Basilio Iraola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau idazle anoetarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Iraola».
Basilio Iraola
Bizitza
Jaiotza Anoeta1908ko uztailaren 14a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntza euskara
Heriotza Irun, 1986 (77/78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Izengoitia(k) Mototxo

Basilio Iraola Zabalo (Izengoitia: Mototxo ; Anoeta, 1908ko uztailaren 14a - Irun, 1986) Gipuzkoako idazlea izan zen. Apaiz pasiotarra zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anoetako Bustinaga etxean sortua, haurtzaroa Atiñaga baserrian eman zuen. Apaiztegian hasi eta ikasketak egin zituen Angostoko santutegian, (Araba), Meliden (Coruña eta Deustun (Bizkaian). Gerraren ondorioz, urte askotan ibili zen atzerrian. Irakasle gisa latin eta euskara irakatsi zuen Gabirian. Apaiz pasiotarra ere bazen eta Irungo egoitzako kide zela hil zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argia eta Redención agerkarietan aurki daitezke haren lan aipagarrienak. Santa Gemaren bizitzari buruzko liburu bat idatzi zuen, 1960an, Elurra ta sua, edo Santa Jema´ren bizitza. Beste liburu batzuk: Eder-ederra... zera, Maria (1951); Lourdes´ko Ama´ren Bederatziurrena; Pelitzisimo Deuna´ren Bederatziurrena; Gabirel eta Jema Deunen Bederatziurrena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]