Gabiria

Koordenatuak: 43°03′01″N 2°16′45″W / 43.0503°N 2.2791°W / 43.0503; -2.2791
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gabiria
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Gabiriako udaletxea
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaGoierri
Izen ofizialaGabiria
AlkateaOier Oiarbide Murua
Posta kodea20217
INE kodea20038
Herritarragabiriar
Ezizenamakilarik
Kokapena
Koordenatuak43°03′01″N 2°16′45″W / 43.0503°N 2.2791°W / 43.0503; -2.2791
Map
Azalera14.88
Garaiera414
Distantzia52 km Donostiara
Demografia
Biztanleria506 (2023)
3 (2022)
alt_left 230 (%45,5) (%51) 258 alt_right
Dentsitatea33,73 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 12,22
Zahartze tasa[1]% 18,8
Ugalkortasun tasa[1]‰ 52,63
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 78,33 (2011)
Genero desoreka[1]% 4,71 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 5,95 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 87,38 (2010)
Etxeko erabilera[2]% 86.01 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1661
Webguneahttp://www.gabiria.eus/


Gabiria Gipuzkoako hego-erdialdean, Goierriko eskualdean dagoen udalerri txiki bat da. 14,88 km² ditu, eta 507 biztanle zituen 2016. urtean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gabiriak mugakide ditu iparraldean Zumarraga eta Ezkio-Itsaso, hegoaldean Mutiloa, ekialdean Ormaiztegi eta berriro Ezkio-Itsaso, eta mendebaldean Legazpi.

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eztanda ibaiak herria zeharkatzen du, Oriaren ibaiadarra dena. Bestalde, Aizeleku (812 m), Trapalata (634 m), Pagoeder eta Murgil mendiek inguratzen dute.

Eremu naturalaren %66 basoek estaltzen dute eta %32, aldiz, belardiek.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kultur etxea eta liburutegia[4]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren lehenengo aipamen idatzia XIV. mendekoa da, "Santa María de Alkain" izenarekin, eta garai hartan, dirudienez, Segurarekin harremanetan egon zen, eta bi mende geroago Areriako Alkate Gorenaren menpe egongo zen.

Filipe IV.a Espainiakoa erregeak hiribildu izendatu zuen 1661ean, Areriatik bereiziz. Horren ondoren bi urte joan ziren eta Zumarraga eta Ezkiogarekin "Argisanoko Santa Krutzeko Batasuna" osatu zuen, 1766 arte.

XIX. mendean herrian bainuetxe bat egon zen, garai hartan gabiriarrak 1.000tik gora ziren. Hortik aurrera, ordea, biztanleria jaitsiz joan da ia etengabe gaur egun arte. Izan ere, nekazaritza eta abeltzaintza jarduera tradizionalak izan dira Gabirian, eta industria, betiere maila txikikoa, bakan sortu dute azken hamarkadotan.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: Lehen sektorea BEGaren %6,6,. Bigarren sektorea %35,4. Hirugarren sektorea %49,1. Eraikuntza %8,8.[5]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an herriak 506 biztanle zituen. Horietatik %20,36k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak %3,95 ziren.[5]

Gabiriako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: Independenteek (Gabiria Hautesle Elkartea) 245 boto. PSE-EEk 6 boto.[6] Oier Oiarbide Murua izendatu zuten alkate.[7][8][9]

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek izan dira Gabiriako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[10]
Andres Goya Telleria[10][11] 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
1983 1984 a Euzko Alderdi Jeltzalea
1984 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
1987 1991 Eusko Alkartasuna
1991 1995 Eusko Alkartasuna
1995 1999 Eusko Alkartasuna
1999 2003 Gabiria Hautesle Elkartea
2003 2007 Gabiria Hautesle Elkartea
2007 2011 Gabiria Hautesle Elkartea
2011 2015 Auzo Artea
Iñaki Mirena Etxezarreta Egiguren[10] 2015 2019 Gabiria Hautesle Elkartea
Oier Oiarbide Murua[7][8][9] 2019 Jardunean Gabiria Hautesle Elkartea

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gabiriako Nikolas Alustizaren[12] testigantza, gerraurreko eta gerraosteko maisuen ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[13][14] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Gabiriako euskalkia Goierriko hizkera[15] da, gipuzkeraren[16] hego-mendebaldeko aldaera bat. 2016an herritarren %90,8 euskalduna zen.[5]

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gabiriar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. Kirol instalakuntzak – Gabiriako Udala. (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
  4. Kultur etxea – Gabiriako Udala. (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
  5. a b c «Web Eustat. Datos Estadísticos de Gabiria» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
  6. www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
  7. a b «Makilak aldatu dira eskuz» Goierriko Hitza 2019-06-17 (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  8. a b ««Herriak herri edo talde bezala funtzionatzea lortu nahi da»» Goierriko Hitza 2019-10-23 (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
  9. a b Gabiriako Udala. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  10. a b c (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  11. «GABIRIA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  12. «Alustiza Gabiria, Nikolas - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  13. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  14. «Eskolako maisu ona gerrara joan izanaren pena - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  15. «Goierrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-05).
  16. «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-05).
  17. a b c Goitur. (2018-11-07). «Gabiria» Goierri Turismo (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa