Basoen Nazioarteko Eguna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Basoen Nazioarteko Eguna
Motanazioarteko egun
awareness day (en) Itzuli
Honen izena daramabaso
Indarraldi2013ko martxoaren 21a - 
EgunMartxoaren 21
Argumentu nagusiabaso

Webguneun.org…
Hashtag#JIF2018
Kazetariek Daniel Murdiyarso Baso Ikerketarako Nazioarteko Zentroko zientzialariari elkarrizketa egiten diote

Basoen Nazioarteko Eguna martxoaren 21ean ospatzen da, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2013ko azaroaren 28an emandako ebazpenari jarraituz. [1] Urtero, hainbat ekitaldiren bitartez gogorarazi nahi zaio jendeari baso mota guztiek eta zuhaitzek egungo eta etorkizuneko belaunaldientzat duten garrantziaz. [2] [3] Basoen Nazioarteko Egunean, herrialde askotan basoei eta zuhaitzei buruzko tokiko, nazioko eta nazioarteko jarduerak antolatzen dira, zuhaitzak landatzeko kanpainak adibidez. Basoei buruzko Nazio Batuen Foroaren Idazkaritzak honelako ekitaldiak antolatzeko dei egiten du, Elikadura eta Nekazaritza Erakundearekin lankidetzan, eta gobernuekin eta nazioarteko, eskualdeko eta eskualde azpiko erakundeekin elkarlanean. [4]

Basoen Nazioarteko Eguna 2013ko martxoaren 21ean ospatu zen lehen aldiz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) "Basoen Nazioarteko Eguna" NBEren Batzar Nagusia, 2012ko azaroak 28.
  2. (Ingelesez) Holmgren, Peter. 2013, March 21. "Sharing positive views about forests and trees on the International Day of Forests," CIFOR.
  3. (Ingelesez) 21 Reasons To Celebrate The Value Of Trees In Honor Of International Day Of Forests. Huffington Post.
  4. (Ingelesez) "International Day of Forests," FAO.org.