Edukira joan

Jacques Necker

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jacques Necker

Frantziako ministro nagusia

1788ko ekainaren 25a - 1789ko uztailaren 11
Étienne-Charles de Loménie de Brienne - Louis Auguste Le Tonnelier de Breteuil
Ekonomia, Finantza eta Industria ministroa

1777ko ekainaren 29a - 1781eko maiatzaren 19a
minister resident (en) Itzuli

1768ko iraila - 1776ko azaroa
Bizitza
JaiotzaGeneva1732ko irailaren 30a
HerrialdeaGenevako Errepublika  (1732 -  1798)
 Frantzia  (1798 -
Lehen hizkuntzabaliorik ez
HeriotzaGeneva1804ko apirilaren 9a (71 urte)
Hobiratze lekuaCoppet Castle (en) Itzuli
Familia
AitaKarl Friedrich Necker
AmaJeanne Marie Gautier
Ezkontidea(k)Suzanne Curchod  (1764 -
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, bankaria, idazlea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Genevako Unibertsitatea
KidetzaAcadémie des sciences, belles-lettres et arts de Rouen (en) Itzuli

Find a Grave: 173229663 Edit the value on Wikidata

Jacques Necker (Geneva, 1732ko irailaren 30a - Coppet, 1804ko apirilaren 9a) frantses politikari eta finantzaria izan zen. 1747an Parisa joan zen eta bankari gisa jardun zuen han. 1776an Erregearen Altxorraren zuzendari izendatu zuten eta 1777an Finantzen zuzendari. 1781ean Erregearentzako txostena argitaratu zuen, Estatuaren finantza egoeraren eta gorteko gizonek eskuratutako dirutzaren berri ematen zuena; txosten hori zela eta kargua utzi behar izan zuen urte hartan bertan.

1788an estatuaren finantzek lur jo zutenean, erregeak ministro izendatu zuen, eta horrela baketu zituen matxinatzear zeuden Parisko hiritarrak. 1789an Estatu Orokorretarako deia egin zuen eta Hirugarren Estatuaren ordezkari kopurua bikoiztea eskatu zuen; baina Hirugarren Estatuaren ordezkariak aurka jarri zitzaizkion eta handikiek iraultzari bide eman izana egotzi zioten.

1789ko uztailaren 11n erregeak Necker kargutik kendu izanak finantzariak zeharo aztoratu zituen, eta herriak Bastillako gaztelua hartzea eragin zuen. Uztailaren 16an erregeak berriro deitu zion finantzen arduradun izan zedin, baina ez zuen ekonomia-arazoak bideratzea lortu eta 1790ean politika utzi zuen behin betiko. Idazlan nagusiak: Éloge de Jean-Baptiste Colbert (1773), Essai sur la législation et le commerce des grains (1775) eta De l´administration des finances de la France (1784).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Necker Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.