Parisko 4. barrutia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Parisko 4. barrutia
 Frantzia
France, Paris Bibliothèque de l'Arsenal October 18, 2012.jpg
Administrazioa
MetropoleMetropolis of Greater Paris
HiriaParis
Alkatea Christophe Girard
Posta kodea 75004
Geografia
Koordenatuak 48° 51′ 20″ N, 2° 21′ 20″ E / 48.855555555556°N,2.3555555555556°E / 48.855555555556; 2.3555555555556Koordenatuak: 48° 51′ 20″ N, 2° 21′ 20″ E / 48.855555555556°N,2.3555555555556°E / 48.855555555556; 2.3555555555556
Parisko 4. barrutia hemen kokatua: Frantzia
Parisko 4. barrutia
Parisko 4. barrutia
Parisko 4. barrutia (Frantzia)
Paris 4e arr jms.gif
Azalera 1.6 km²
Mugakideak Parisko 1. barrutia, Parisko 3. barrutia, Parisko 5. barrutia, Parisko 6. barrutia, Parisko 11. barrutia, Parisko 12. barrutia eta Parisko 2. barrutia
Demografia
Biztanleria 27.689 bizt. (2013)
Dentsitatea 17.305,63 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1860
http://www.mairie4.paris.fr/

Parisko 4. barrutia (frantsesez: 4e arrondissement de Paris) Paris banatuta dagoen hogei barrutietako bat da. Sena ibaiaren eskuinaldean dago. Arrondissement de l'Hôtel-de-Ville ("Udaletxearen barrutia") izena ere badu, izen hau askorik erabiltzen ez den arren.

4. barrutian dago Parisko Udaletxea, pizkundetar estiloko eraikina. Vosges plaza pizkundetarra ere bertan dago, baita Pompidou Zentro modernoa, eta Le Marais barruti erdiarotarreko hegoaldeko gune animatua ere, gaur egun, Parisko auzo homosexuala izateagatik ezaguna (iparraldeko zatia, lasaiagoa dena, 3. barrutiko zati den bitartean). Île de la Citéren ekialdeko zatia (Parisko Notre-Dame katedrala barne) eta Île Saint-Louis ere, 4. barrutian dago.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldean, 1. barrutiarekin, iparraldearen 3.arekin, ekialdean 11.a eta 12.arekin, eta, hegoaldean, Sena ibaiarekin eta 5. barrutiarekin muga egiten du.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barruti hau, lau auzotan banatua dago:

Bere egungo alkatea, Dominique Bertinotti da, alderdi sozialistakoa. 2008an berriz aukeratua izan zen beste sei urterako.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Île de la Cité, K. a. I. mendetik populatua egon da, garai horretan, parisiarren tribu galiarrak okupatu zuelarik. Eskuineko ibarreko lehen finkapenak, Erdi Aroan egin ziren (V. mendean zehazki). XIX. mendearen amaieratik, Le Marais, judutar jende askok populatua egon da, Rue des Rosiers, bere elkartearen erdian dago, non kosher jatetxe ugari dagoen. 1990eko hamarkadatik, kultura homosexualak eragin handia izan du barruti honetan, Udaletxe inguruan taberna eta jatetxe asko irekiz.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

4. barrutiaren mapa xehatua

4. barrutiak biztanle gehien izan zituen urtea, 1861 baino lehenago izan zen, barrutia, gaur egungo moduan, soilik 1860ko Parisen berrantolaketaren ondoren existitu den arren. 2005ean, barruti honetako biztanleria 28.600 biztanlekoa zen 1,601 kilometro karratuko azalera batean, 17.864 biztanle kilometro karratuko dentsitatea ematen duelarik.

Urtea
(errolda nazionala)
Biztanleria Dentsitatea
(bizt/km²)
1861 (gehiengo biztanleria)¹108 52067 783
187295 00359 377
195470 94441 638
196261 67038 520
196854 02933 747
197540 46625 275
198233 99021 230
199032 22620 129
199930 67519 160
200528 60017 864

¹Barrutiko biztanleria, bere puntu gailnera, 1861 baino lehenago iritsi zen, baina urte hau baino lehenagoko datu fidagarririk ez dagoenez, gehiengo biztanleria hori, 1860ko Parisen berrantolakuntzaren ondorengo garaiarekiko kontuan hartzen da.

Interesguneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisko Notre-Dame katedrala, 4. barrutian
Parisko udaletxea

Kale eta plaza nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vosgeseko Plazaren osoko ikuspegia

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Parisko 4. barrutia