Basura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Basura
Datuak
JatorriaErrenteria, Euskadi
Musika motaPunk
Urteak1981-1985
2004-2007
2012 -
Produkzioa
Diskoetxea(k)Beltza Records
Taldekideak
Ion
Fran
Xabi
Toño
Jorge
Informazio gehigarria
Musicbrainz: 46b1d91f-57f5-46ad-bf1c-a8bffc132f38 Discogs: 2707825 Edit the value on Wikidata

Basura punk Euskal punk talde bat izan zen, Errenterian 80. hamarkadaren hasieran jaioa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basura Errenterian 1981an sortutako punk talde bat izan zen, Valladoliden jotzera heldu zen Alarma taldea disolbatu zenean. Xabi eta Beni sartu ziren eta taldea osatu zuten.

1981an egin zuten debuta kalean bertan Donostiako epaitegiaren aurrean antolatutako kontzertu batean. Kontzertu hura borroka eta liskar artean amaitu zen, eta musikarietako batek hortz bat galdu zuela zioen mitoarekin.

Bere garaian jarduera gehien izan zuen taldeetako bat izan zen (Odio eta RIPekin batera), eta jaialdi aldarrikatzaile askotan talde nagusi buru izan ziren. Adibidez, Anti-bardenas (tiro-eremu militarra) Tuteran, euskal talde askorekin, edo Oñatin 1983an, une hartan zegoen punk mugimendu guztiarekin, hala nola Cicatriz en la Matriz (gerora Cicatriz), Último Resorte, Odio, RIP, eta abar luze bat.

Bere unerik garrantzitsuenetako bat izan zen Lasarteko Autódromo aretoan jo zutenean,  U.K. Subs-ekin batera.

Euskal herritik kanpora, Bartzelonako Zeleste aretoan jo zuten, Tenerife, Tuteran eta Zaragozan.

1985an taldea desegin egiten da, ezer grabatua utzi gabe, kasetean grabatutako ehunka zuzeneko pirata izan ezik

2004ko azaroaren 19an, desegin eta 19 urte beranduago, berriro elkartzen da, Anti-Régimen taldearekin jotzeko (haien garaiko beste talde bat, haiek ere kontzertu horretarako itzuliak), Trintxerpeko Mogambo aretoan, RIPeko Carlos «Mahoma» abeslariaren heriotzaren urteurrenean.

2006an, Beltza Recordsek Dando ostias sin parar albuma editatu zuen, 500 kopiako edizioa argitaratuz, biniloan. Diskak Basuraren 1983ko zuzeneko bat jasotzen zuen.

Taldea agertokietatik agurtu zen 2007ko azaroaren 17an Errenteriako landare tabernan, 3 urtez Euskal Herrian zehar zenbait kontzertu eman ondoren, belaunaldi berriek haien zuzeneko indartsua ezagutu zezaten.

Haren abesti ezagunenetako batzuk izan ziren: batzuk nabarmendu gehiago izan ziren: «Redadas de la policía», «CIA», «Teddys», «Tontódromo» edo «Masacre en la ONU»..

2 urte geroago eta Odioko Antolin baxu-jotzailearen heriotzaren albiste tristearen ondorioz, Basurak berriro ere jo zuen Mogambon aretoan, Odio eta Kaos Kooperativ taldeekin batera, hildakoaren omenez.

2012an Xabik taldea berriz elkartzea erabakitzen du, baina denak ez daude prest, lana edo bestelako arrazoiak direla medio. Hala ere horrek ez zion ideia burutik kendu, eta beste taldekide batzuk bilatzen hasten da, bere ametsa betetzen lagun diezaioten: Basuraren CDa grabatzea. Taldea sortu eta 32 urtetara lortzen dute, eta ¡Sois algo repelente! izena ematen diote. Zuzenekoak ematen hasten dira berriz diskoa aurkezteko abesti zaharrekin batera.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981-1985[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Toro - Abeslaria
  • Fran - Bateria
  • Xabi - Baxua eta ahotsa
  • Toño - Gitarra

2004-2007[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ion - Abeslaria
  • Fran - Bateria
  • Xabi - Basua eta koruak
  • Toño - Gitarra
  • Jurgi - Gitarra eta koruak

Diskak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Dando ostias sin parar (Beltza Records, 2006an).
  • ¡Sois algo repelente! (2013)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]