Beşiktaş JK

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Beşiktaş Jimnastik Kulübü
Ezizena(k) Kara Kartallar ("arrano beltzak")
Sorrera 1903
Futbol zelaia Vodafone Arena
(edukiera: 41.903 lagun)
Presidentea Turkia Fikret Orman
Entrenatzailea Turkia Şenol Güneş
Liga Turkiako SuperLiga
2016-17 1.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Beşiktaş taldea.

Beşiktaş JK (izen osoa Beşiktaş Jimnastik Kulübü) Turkiako futbol talde onenetakoa da, Istanbul hiriko Beşiktaş auzoan egoitza duena. Palmaresari dagokionez Turkiako hirugarren taldea da.

Futbolaz gain beste hainbat kirol ere baditu, baina nagusiki futbolarengatik da ezaguna.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirola egiteko elkartzen ziren 22 gaztek 1903an sortu zuten taldea Istanbuleko Beşiktaş auzoan. Abdul Hamid II.a sultanak turkiarrek futbolean jokatzea debekatu zuen garai hartan eta gazteen berri izatean agenteak bidali zituen bertara baina hauek gimnasia ariketak egiteko elkartu zirela esan zuten. Horregatik Bereket Gymnastic Club izena eman zioten taldeari. Hasiera batean kolore zuri gorriak izan zituen baina 1912-13an Turkiak Balkanetako ia lur guztiak galdu izanaren tristeziak eraginda koloreak beltz-zurira aldatzea erabaki zuten gazte abertzaleek.

Lehenengo garaipenak Istanbuleko txapelketatan izan zituen, lehena 1924ean eta hurrengoak 1934 eta 1954 artean. Turkia osorako antolatu zen Milli Küme liga ere 3 aldiz irabazi zuen.

50. hamarkadaren bukaeran Europako txapelketak antolatu ziren eta bertan parte hartzeko txapelketak sortu zituen Turkiako Futbol Federazioak. 1957 eta 1958koa Beşiktaşek irabazi zituen. 1959an sortu zen Turkiako liga profesionala. Aurreko txapelketa biak palmaresean sar daitezen sarritan eskatu du Besiktasek baina ez diote onartu. Aro profesionalean 13 Liga eta 9 Kopa lortu ditu Beşiktaşek.

2016ko apirilaren 10ean futbol estadio berria estreinatu zuen, Vodafone Arena, 41.903 ikuslerentzako tokia duena. Urte bereko abenduaren 10ean bi bonba-autok eztanda egin zuten partidua jokatu ostean eta gutxienez 38 pertsona hil ziren, hauetatik 30 estadioa zaintzen zuten poliziak. 2016-17 denboraldian Liga irabazi du bigarren aldiz jarraian.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1991-92
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1993-tik
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2013-2014
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2014-2015
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2017

Kanpokoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Ohikoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Tarteka

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Turkian: 35[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Turkiako Liga (13): 1960, 1966, 1967, 1982, 1986, 1990, 1991, 1992, 1995, 2003, 2009, 2016, 2017.
  • Ligaren aurrekariak:
    • Milli Küme (3): 1941, 1944, 1947.
    • Turkiako Federazioaren Kopa (2): 1957, 1958
  • Turkiako Kopa (9): 1975, 1989, 1990, 1994, 1998, 2006, 2007, 2009, 2011.
  • Turkiako Superkopa (8): 1967, 1974, 1986, 1989, 1992, 1994, 1998, 2006.

Istanbulen: 29[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Istanbuleko liga (13): 1924, 1934, 1939, 1940, 1941, 1942, 1943, 1945, 1946, 1950, 1951, 1952, 1954.
  • Istanbuleko kopa (2): 1944, 1946.
  • Istanbuleko Superkopa (1): 1935.
  • TSYD Kopa (12): 1964, 1965, 1971, 1972, 1974, 1983, 1984, 1988, 1989, 1990, 1993, 1996.

Nazioartean: 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal taldeen aurkako partidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Beşiktaşek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1985-86 UEFA Kopa 1. itzulia Athletic
Beşiktaş
4-1
0-1
Beşiktaş
Athletic
2002-03 UEFA Kopa 2. itzulia Alaves
Beşiktaş
1-1
1-0
Beşiktaş
Alaves
2004-05 UEFA Kopa Liga fasea Beşiktaş 3-1 Athletic

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beşiktaş JK Aldatu lotura Wikidatan