Beatriz Bermúdez de Velasco

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beatriz Bermúdez de Velasco
Bizitza
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea eta konkistatzailea

Beatriz Bermúdez de Velasco, La Bermuda izengoitiarekin ezaguna, emakume soldadu espainiarra izan zen, eta Hernán Cortési lagundu zion Mexikoko Konkistan egindako espedizioetan. Haren bizitza Francisco Cervantes de Salazar kronistak erregistratu zuen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ustez noblezian zuen jatorria. 1520an heldu ziren ameriketara Bermúdez eta senarra, Francisco de Olmos,[2] Pánfilo de Narváez-en espedizioan. Bikotea Cortés-en alde egin zuen.[3] Tenochtitlango setiotik ihes egin nahi izan zuten espainiarrei errieta egin zien eta ondoren, Mexikarren aurkako aliantzak irabazi zuenean Bermúdezen hitzak txalotu zituzten.[4][5]

...Beatriz Bermudez, beste erreal batetik etorri berria, espainiarrak eta lagun indiarrak denak nahasita ikustean, ihesi zetozela, galtzada erdira atera eta indioen rodela bat eta espainiar ezpata bat eta zelada bat buruan, gorputza eskaupil batez armaturik, esan zien: "Lotsagarria, lotsagarria, espainiarrak! Zer ihes egiten diozue hainbeste aldiz garaitu duzuen jende zital horri? Itzul zaitezte, lagundu berriro eta lagundu borrokan ari diren zuen lagunei, egin behar dutena egiten ari direnei; eta, bestela, Jainkoarren, agintzen dizuet ez diodala utziko zuetariko inori hil barik; jende zital horrengandik ihes egiten badu, merezi baitu ni bezalako emakume argal batek hiltzea". Cervantes de Salazar, Nueva Españaren kronika, CLXIX.[1]

Bernal Díaz del Castillok aipatzen duenez, Cortés-ek mexikarren aurkako garaipena ospatzeko antolatu zuen jaira gonbidatutako emakumeen artean egon zen, María de Estrada eta Isabel Rodríguezekin batera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Francisco Cervantes de Salazar, Crónica de la Nueva España, capítulo CLXIX, "Cómo viniendo los españoles huyendo, Beatriz Bermúdez salió a ellos y los avergonzó, y volviendo, vencieron".
  2. Vega, Carlos B.. (2003). Conquistadoras: Mujeres Heroicas de la Conquista de America. McFarland ISBN 978-07-864820-8-5..
  3. (Gaztelaniaz) González Ochoa, José María. (2015). Protagonistas desconocidos de la conquista de América. Ediciones Nowtilus ISBN 978-84-996773-5-4..
  4. Bibl.: A. M. Ortega Martínez, Mujeres Españolas en la Conquista de México, México, Vargas Rea, 1945; F
  5. J. F. Maura, “La épica olvidada de la conquista de México

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]