María de Estrada

Wikipedia, Entziklopedia askea
María de Estrada

Enkomienda

Bizitza
JaiotzaSevilla, ezezaguna
Herrialdea Espainia
HeriotzaPuebla, ezezaguna ( urte)
Hobiratze lekuaPuebla Cathedral (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Pedro Sánchez Farfán (en) Itzuli
Alonso Martin Partidor (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkonkistatzailea eta militarra
Enplegatzailea(k)Pánfilo de Narváez
Hernán Cortés
Zerbitzu militarra
Graduasoldadu
Parte hartutako gatazkakInperio Aztekako konkista

María de Estrada edo Destrada (Sevilla, 1475 edo 1486 - Puebla de Zaragoza, 1537 edo 1548) espainiar soldadua izan zen, Hernán Cortésekin batera Mexikoko konkistan parte hartu zuena.[1][2] Konkistan egin zuen "ekarpena" sarituz, Tetelaren enkomienda eman zioten.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

María de Estrada Sevillan jaio zen. Ustez 1509 bidaiatu zen "Mundu Berrira" bere anaiarekin batera, Francisco de Estrada, Kristobal Kolonen bidaietako batean.

Kuban[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kuban Pedro Sánchez Farfánekin ezkondu zen eta baliteke une horretako Matanzasen borroketan parte hartu izana. Manuel Lucena Giraldo historialariaren arabera, "baliteke haren edertasunak hiltzetik salbatu izana, jauntxo batek berarentzat hartu baitzuen espainiarrek berreskuratu eta senarrarekin Trinidadera itzuli zen arte".[1]

Mexikon[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Senarrarekin batera, Pánfilo de Narváezen espedizioan iritsi zen Mexikora. Ondoren, bikotea Hernán Cortésen lerroetara bildu zen Cempoalako borroka hasi baino lehen. Bi bertsio dira, batean Farfánek harrapatu zuen Narváez, eta bestean Estradak garaitu zuen Narváez.

Gau tristea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bikotea Gau Tristean parte hartu zuen. Bernal Díaz del Castillo kronikagilearen arabera Malinche eta Tecuelhuetzin Xicohténcatl-ekin batera arriskuan egon zen Estrada, baina Tlaxcaltekak, espainiarren aliatuak zirenak, garaiz erreskatatu zituzten.

Juan de Torquemadaren kronikaren arabera ordea,[3] Maria beste soldadu bat balitz bezala armatu zen eta ebakuazioan lagundu zuten borrokalariekin elkartu zen: Ezpata eta ezkutu batekin gauza zoragarriak egin zituen, eta etsaien aurka adorez aritu zen, munduko gizon ausartenetako bat balitz bezala, emakumea zela ahaztuta, eta gizonek izaten duten balio eta ohorea izanik. Eta hainbeste gauza zoragarri egin zituen, ezen txundituta eta ikaratuta utzi zituen begiratzen zutenak (con una espada y una rodela en las manos hizo hechos maravillosos, y se entraba por los enemigos con tanto coraje y ánimo, como si fuera uno de los más valientes hombres del mundo, olvidada de que era mujer, y revestida del valor que en caso semejante suelen tener los hombres de valor, y honra. Y fueron tantas las maravillas y cosas que hizo, que puso en espanto y asombro a cuantos la miraban).[4]

Diego Muñoz Camargok kronista espainiar-tlaxcaltecaren bertsioa Torquedamarekin bat dator (nahiz eta pasartea ez dirudien Camargoren lana, ondorengo mendeetan Torquemada eta Salazarren oinarritutako editore batena baizik).[1]

Otumba eta Tenochtitlan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

María de Estradarekin identifikatzen den zalduna, Hernán Cortésekin. Tlaxcalako mihisea.

Ebakuazioaren ondoren, Cortesen indarrek Otumbako batailan mexikarren aurka aritu ziren, eta uxatzea lortu zuten, Tlaxcalako Errepublikaren lurralde aliatura iristeko bidea bermatuz. Muñoz Camargok eta Torquemadaren arabera, Estradak bataila horretan ere parte hartu zuen.[5][6]

Tlaxcalako Mihisean, 18 bis orrian, pertsonaia bat ageri da, lantza eta armarriarekin doa zalduna Cortesen ondoan, Tacuban barna ihesi doala. Ustez emakume soldadu hispanoa da, agian Estrada bera.[7]

Handik gutxira, Cortesek eta haren aliatu indigenek kontraerasoa prestatzen hasi ziren. Francisco Cervantes de Salazarren testuen arabera, konkistatzaileek emakumeak Tlaxcalan utzi nahi izan zituzten gizonek Tenochtitlanen setioari ekiten zioten bitartean, baina Estradak uko egin zuen, emakumeek soldadu eta erizain gisa parte hartzeko eskubidea eskatuz.[1]

Cortések eskaria onartu zuen, eta Estradaz gain beste emakumezko batzuk ere parte hartu zuten, besteak beste, Isabel Rodríguez, Beatriz de Palacios eta Beatriz Bermúdez de Velasco.

Díaz del Castilloren arabera, Cortések garaipena ospatzeko jaira gonbidatu zituen Estrada, Bermúdez, Rodríguez eta beste emakume hautatu batzuk bere kapitainekin batera.

Enkomendera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cortések Tetela del Volcán, Nepopualco eta Hueyapan hiriekin saritu zuen Estrada, bertako enkomendera eginez. Kronisten arabera, Karlos I.aren aurkako protesta ere egin zuen, zerga gehiegi ordainarazteagatik.[1] Bere lehen senarra hil ondoren, Alonso Martín Partidorrekin ezkondu zen, eta elkarrekin parte hartu zuten Puebla de los Angeles hiriaren fundazioan.[8]

50 urte inguru zituela hil zen, koleraren ondorioz. Pueblako katedralean lurperatu zuten. Katedrala birmoldatzean hezurrak galdu egin ziren.

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren bizitzak hainbat eleberri inspiratu ditu:

  • Magolo Cárdenas (1994). María contra viento y marea.
  • Juan Pablo Salazar Andreu. María de Estrada: mujer soldado, encomendera y fundadora de Puebla.
  • Raquel Gutiérrez Estupiñán. María de Estrada, conquistadora, encomendera, y vecina de Puebla de los Ángeles
  • Ricard Ibáñez (2022). El llanto del quetzal.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Manuel Lucena Giraldo. (4 de agosto de 2009). «María Estrada conquista México» ABC.
  2. «Conoce la historia de María de Estrada, la judía que fundó la ciudad de Puebla» Tus Buenas Noticias.
  3. Juan de Torquemada, Monarquía Indiana, durante la Noche Triste
  4. Vélez, Iván. (12 de agosto de 2019). María de Estrada: la valiente que luchó "mejor que cualquier varón" en las Américas. El Mundo.
  5. Thomas, 2007; 473
  6. Arveras, Daniel. (14 de junio de 2019). 'Mujeres en la Historia': María de Estrada, valiente soldado de Hernán Cortés. Tu Otro Diario.
  7. Pilar Regueiro Suárez, Las españolas en la Conquista de México, Universidad Nacional Autónoma de México
  8. «María de Estrada | Julián Córdoba Toro». Consultado el 7 de febrero de 2021. 

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cervantes de Salazar, Francisco. Manuel Magallón, ed. Crónica de la Nueva España. Madrid: Atlas. 
  • Maura, Juan Francisco (2005). «Cuarta parte: Mujeres de armas en las letras y en la historia». Españolas de Ultramar en la Historia y en la Literatura (siglos XV a XVII). Valencia: Publicacions Universitat de València. 
  • Maura, Juan Francisco (1997). Women in the Conquest of the Americas. Bern, New York: Peter Lang. 
  • Thomas, Hugh (2007). La conquista de México. El encuentro de dos mundos, el choque de dos imperios. México: Editorial Planeta. ISBN 970-690-163-9.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]