Pánfilo de Narváez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pánfilo de Narváez
Panfilo de Narvaez.jpg
Bizitza
Jaiotza Navalmanzano, 1488
Herrialdea  Espainia
Heriotza Mississippi, 1528 (egutegi gregorianoa) (39/40 urte)
Heriotza modua : itotzea
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak esploratzailea

Pánfilo de Narváez (Navalmanzano?, 1478 - Mexikoko golkoa, 1528) espainiar konkistatzailea izan zen. Kubako konkistan parte hartu zuen (1511) Diego Velázquez de Cuéllarren agindupean. Handik Mexikora bidali zuten (1520), Hernán Cortésen kontra borroka zedin. Hernán Cortések, ordea, Pánfilo de Narváez menderatu eta bi urtez eduki zuen preso. Gero, Floridako gobernadore izendatu zuten eta Mississippi ibairaino joan zen hango lurraldeak arakatzera (1528); urte hartan bertan itota hil zen Mexikoko golkoan.[1]

Hernán Cortések Mexikoko konkista kanpainan Moctezuma Xocoyotzin agintariari solasaldi batean adierazi zionez, Pánfilo de Narváezen agindupeko tropak ez ziren gaztelarrak, "Bizkaia probintziakoak" baizik, bizkaitarrak, eta "Mexikoko lurraldeko otomiek bezala hitz egiten" zuten.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Atlas de los exploradores españoles. GeoPlaneta 2009 ISBN 9788408086833 PMC 556943554 . Noiz kontsultatua: 2018-12-01.
  2. Sarrionaindia, Joseba. (2019). Airea ez da debalde. Pamiela, 61-62 or. ISBN 978-84-9172-135-2.


Biografia
Gaztela eta Leon
Artikulu hau Gaztela eta Leongo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.