Edukira joan

Becky Soundy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Becky Soundy

(2018)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRebeca Lourdes García Soundy
JaiotzaSan Salvador1993ko apirilaren 11 (31 urte)
Herrialdea El Salvador
Hezkuntza
HeziketaEvangelical University of El Salvador (en) Itzuli lizentzia : Hezkuntza zientziak
Hizkuntzakgaztelania
Salvadoran Sign Language (en) Itzuli
amerikar keinu hizkuntza
Jarduerak
Jarduerakhezitzailea, telebista aurkezlea, youtuberra eta aktibista

Rebeca Lourdes García Soundy[1], Becky Soundy izenez ezagunagoa, (San Salvador, 1993ko apirilaren 11[2]) salvadortar irakasle eta youtuber gorra da, amerikar keinu hizkuntza eta salvadortar keinu hizkuntza irakasten dituena.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Becky Soundy San Salvadorren jaio zen 1993ko apirilaren 11n[2]. Haren ama, Yanira, idazle eta abokatua da[3]. Soundyk bederatzi hilabete zituela, gortasuna diagnostikatu zioten[4]. Lehen mailako ikasketak gorren eskolan egin zituen amerikar keinu hizkuntzan[3]. Seigarren mailaren ondoren, ikastetxe arrunt batera joan zen. 2013an, Nazio Batuen Erakundean salvadortar gorren eskubideei buruzko aurkezpena egin zuen[5]. 2017an Hezkuntza Zientzietan lizentziatu zen El Salvadorko Unibertsitate Ebanjelikoan, hezkuntza berezian espezializatuz[2]. Hezkuntza bereziko titulua lortu duen lehen salvadortar gor sakona da[4].

Soundy Fundación Manos Mágicas erakundearen zuzendaria da. COVID-19 pandemian, lineako klaseak eskaintzen hasi zen El Salvadorko keinu hizkuntzan[5]. EducaSordo gorren hezkuntzarako plataforma ere sortu du[6]. Horrez gain, giza eskubideen gaietarako lan taldeetan parte hartzen du[5].

2017ko uztailean, Becky Soundy TV izeneko YouTubeko kanala sortu zuen keinu hizkuntzen inguruko sentsibilizazioa sustatzeko[4]. 2019ko uztailean, Canal 12 kateko Hola El Salvador saioko aurkezle bihurtu zen[7].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Esta salvadoreña sorda se ha convertido en una estrella en las redes sociales» Telemundo 2021-02-07 (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).
  2. a b c (Gaztelaniaz) «Mi historia...» Becky Soundy (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).
  3. a b (Gaztelaniaz) Laguan, Jonathan. «“Hace casi 25 años descubrí la sordera de mi segunda hija”: carta para las madres salvadoreñas que luchan por sus hijos con discapacidades físicas» La Prensa Gráfica 2018-05-10 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-05-29) (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).
  4. a b c (Gaztelaniaz) Alfaro, Xiomara. «Rebeca Soundy, la primera youtuber sorda de El Salvador. Conoce su historia» El Diario de Hoy 2018-06-01 (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).
  5. a b c (Gaztelaniaz) Alfaro, Xiomara. «Becky Soundy, una maestra sorda que rompe paradigmas y se reinventa para impartir clases en medio de la pandemia» El Diario de Hoy 2020-09-25 (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).
  6. (Gaztelaniaz) Carranza, Pamela. «Becky Soundy, sin límites frente a la vida» Diario El Salvador 2020-10-24 (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).
  7. (Gaztelaniaz) Alfaro, Xiomara. «5 fotos de Becky Soundy, el nuevo rostro de Hola El Salvador» El Diario de Hoy 2019-07-12 (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]