Edukira joan

Begoña García-Zapirain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Begoña García-Zapirain

Bizitza
JaiotzaDonostia1970eko urriaren 14a (55 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakingeniaria telekomunikazioetana, unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Deustuko Unibertsitatea
Jasotako sariak

Begoña García-Zapirain Soto (Donostia, 1970eko urriaren 14a) gipuzkoar telekomunikazio-ingeniaria, unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea da. Deustuko Unibertsitatean Informatika eta Adimen Artifiziala doktorea da. Bertan lan egiten du eta hainbat ikerketa burutu ditu teknologia berriak eta osasunaren arloetan. Osasuna hobetzeko aplikatutako teknologia berrien berrikuntzan eta garapenean espezializatua, teknologia berriak erabiliz pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, tratamenduak hobetuz eta desgaitasunarekin lotutako gaixotasunen eta arazoen jarraipena eginez. [1] [2]

Begoña García-Zaiparin Soto telekomunikazio-ingeniaria da, Euskal Herriko Unibertsitatean ( UPV/EHU) lizentziatu zen 1994an, eta Konputazio Zientzietan eta Adimen Artifizialean doktoratu zen, Deustuko Unibertsitatean, 2004an.[3]

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002 eta 2008 artean Deustuko Unibertsitateko Telekomunikazio Saila zuzendu zuen, eta 2011tik irakasle titularra da unibertsitate horretan.[4]

2001ean e-Vida izeneko ikerketa-taldea sortu zuen, eta 2007ko ONCE Euskadi Solidario saria jaso zuen. European Network of Living Labs (ENoLL) erakundeak eta berrikuntzako gizarte-guneen sareak eman zioten saria.[5] Bere proiektuen artean hauexek nabarmentzen dira:[6]

  • ESOTEK-1, laringeko minbizia izan duten pertsonen hizketaren errehabilitazio-prozesuetan laguntzeko software bat.[7][8]
  • Kineage-k adinekoen errehabilitazio fisikoan eta kognitiboan jartzen du arreta, Kinect sentsorea duen 3Dko joko baten bidez.[9]
  • fMRI seinaleak postprozesatzeko teknikak, dislexia duten haurren edo migraina duten pazienteen garun-portaera ulertzeko, Osatek-ekin eta Galdakao-Usansolo Ospitalearekin lankidetzan.
  • Melanoma detektatzeko algoritmo bat diseinatzea eta garatzea egitura dermatoskopikoak aztertuz, IMQ, Gaia eta Maser enpresekin lankidetzan.

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2016ko martxoaren 12an, Segovian, “Orange Fundazioa, Emakumea eta teknologia saria”, Segoviako Udalak antolatutako VI Encuentros de Mujeres que transforman el mundo (euskaraz: Mundua eraldatzen duten Emakumeen VI. Topaketa) ekitaldien barruan[10][11]
  • 2019an Benito Menni Gizarte Inklusioaren V. Sari Berezia jaso zuen, desgaitasuna duten pertsonen bizi-baldintzak hobetzen laguntzeagatik, Valladoliden.[12]
  • 2016an, Orange Fundazioaren Emakumea eta Teknologia Saria
  • 2007an, UD-Grupo Santander ikerketa saria[13][14]
  • 2007ko ONCE Euskadi Solidario saria

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Begoña García-Zapiraín» AMIT 21 de octubre de 2015.
  2. GARCÍA-VALDECANTOS, ESTHER. (24 de octubre de 2015). Así son las ingenieras españolas. .
  3. «La Fundación Orange entrega su primer «Premio mujer y tecnología» a Begoña García-Zapirain» http://www.autonomiapersonal.imserso.es (Autonomía Personal. Imserso.es) 4 de marzo de 2016.
  4. «La Sanidad vasca afronta el enorme desafío que supone adaptarse a la inteligencia artificial» El Diario Vasco 26 de julio de 2019.
  5. «Creatividad con nombre de mujer» ELMUNDO 13 de marzo de 2016.
  6. «LA FUNDACIÓN ORANGE ENTREGA SU PRIMER 'PREMIO MUJER Y TECNOLOGÍA' A BEGOÑA GARCÍA-ZAPIRAIN» http://www.compromisorse.com (Compromiso RSE) 4 de marzo de 2016.
  7. La Universidad de Deusto falla la III Edición del Premio UD-Banco Santander de Investigación. 13 de diciembre de 2007.
  8. «Begoña García Zapirain» Campus.Suplemento de El mundo 2007.
  9. «LA FUNDACIÓN ORANGE ENTREGA SU PRIMER 'PREMIO MUJER Y TECNOLOGÍA' A BEGOÑA GARCÍA-ZAPIRAIN» http://www.compromisorse.com (Compromiso RSE) 4 de marzo de 2016.
  10. «LA FUNDACIÓN ORANGE ENTREGA SU PRIMER 'PREMIO MUJER Y TECNOLOGÍA' A BEGOÑA GARCÍA-ZAPIRAIN» http://www.compromisorse.com (Compromiso RSE) 4 de marzo de 2016.
  11. RUCABADO, BEATRIZ. (13 de marzo de 2016). Creatividad con nombre de mujer. .
  12. «Begoña García Zapirain, premio extraordinario a la Inclusión Social C.H. Benito Menni 2019» www.deusto.es.
  13. «Maria Begoña Garcia-Zapirain Soto» The Conversation.
  14. «El modelo económico de la UE, estudio reconocido por el XI Premio UD-Banco Santander de Investigación - Republica.com» www.republica.com.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]