Begoña Izquierdo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Begoña Izquierdo
Bizitza
Jaiotza Bilbo1926ko irailaren  7a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Madril1999ko ekainaren  27a (72 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak margolaria

Begoña Izquierdo (Bilbo, 1926ko irailaren 7 - Madril, 1999ko ekainaren 27) euskal margolari figuratiboa eta ilustratzaile ezaguna izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Begoña Izquierdo Begoñan, Bilbon, jaio zen. Gurasoak kanpotik etorritakoak ziren. Txikitatik marrazketak erakarri zion. Filosofia eta Letrak ikasteko Madrilera joan zen baina ikasketa horiek ez zioten erakartzen eta Bilbora itzuli zen. Hemen Antonio Torcal irakaslearen marrazketa-eskolak jaso zituen. 1949an Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademian ikasteko plaza lortu zuen. Han beste margolari batzuk ezagutu zituen, besteak beste, Luis Feito, Julio López Hernández, Julián Martín de Vidales, Manuel Méndez, César Montaña, Lucio Muñoz. 1954an marrazketa irakaslearen titulua eskuratu zuen. Lehenengo erakusketa Carmen Arozenarekin batera 1957an egin zuen. 1963an ilustrazio munduan aritu zen, bereziki haur literaturaren liburuetan eta bi aldizkarietan: La Estafeta Literaria eta Cuadernos Hispanoamericanos. 1965an March beka eskuratu zuen eta margolaritzaren Abril saria irabazi zuen. Bilbon erakusketa ugari egin zituen. Madrilen hil zen, 72 urte zituelarik.

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Material desberdinez landu zituen: Olio-pintura mihise gainean, lumaz egindako marrazketa; marrakeztan espezialistek grabatuen tekniken eragin zuzena ikusi egin diote.

Bere lehenengo garaian giza-irudiak zuen garrantzi nagusia. Poliki-poliki baino paisaiak eta eraikuntzak joango ziren agertzen. Orokorrean, haren lanak sinboloz beteta daude. Koloreetan ere garai desberdinak ezagutu zituen: hasiera ilunak, koloreen agerpena eta, azken urteetan, argitasun handia. Sentimenduak ondo adierazteko giza-gorputzak puztu egiten zituen. Haren lanetan espresionismo ezagu daiteke lirismo handiez nahastuta. Gaiak, bestetik, denboragabeak eta unibertsalak ziren, egunerokotasuna deskribitzeko joera handiaz: zoriontasuna, pertsonen zoritxarrak.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artistas españoles contemporáneos. Número 63. Adolfo Castaño. Servicio de publicaciones del Ministerio 
de Educación y Ciencia. ISBN 8436902734
  • La Gran Enciclopedia Vasca. XVIII. liburuki, 185. faszikuloa, La Gran Enciclopedia Vasca.
  • Artistas Vascos. Bilboarte argitaletxea.
  • Quien es quien en Vizcaya. La Gran Enciclopedia Vasca

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]