Behobia-Donostia lasterketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Behobia-Donostia lasterketa
Sorrera 1919 (gizonezkoa)
1979 (emakumezkoa)
Tokia Behobia-Donostia (Gipuzkoa)
Modalitatea maratoi erdia
Distantzia 21,097 km
Garaipen gehien Gizonezkoak:
Espainia Alfonso Alvarez (5)
Espainia Alberto Juzdado (5)
Emakumezkoak:
Euskal Herria Maria Luisa Irizar (7)
Errekorrak Gizonezkoak (2001):
0:59:27 Kenya Philip Rugut
Emakumezkoak (2011):
1:08:07 Etiopia Trihas Gebre
Txapeldunak Gizonezkoak (2019):
Maroko Chakib Lachgar
Emakumezkoak (2019):
Espainia Gema Barrachina
Behobia-Donostia lasterketaren ibilbidea 2017ko datuekin.
Behobia-Donostia lasterketa euripean, 2010eko ekitaldian.

Behobia-Donostia lasterketa Behobiatik Donostiara urtero egiten den 20,097 kilometroko oinezko maratoi erdia da. Fortuna Kirol Elkarteak antolatuta, 1979az geroztik urtero jokatzen da, nahiz eta lehenengo lasterketa 1919an izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera (1919-1926)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo lasterketa 1919ko martxoaren 30ean egin zen, eta Juan Mugertza elgoibartarra izan zen garailea, 1 h 17 m 50 s-ko denbora eginda.

1920an, Henri Daliére frantsesak irabazi zuen, eta Mugertza segundo gutxira heldu zen. Urte hartan, Real Sociedad taldeak utzitako Atotxa futbol zelaian bukatu zen.

1921. urtean, aurreko urtean gertatutakoa errepikatu zen. Henri Daliére frantsesa izan zen garailea, baina ezin izan zuen aurreko urteko marka ondu.

1922. urtean, Serafín Uleciak irabazi zuen. Urte horretan autoak, motoak, zikloak eta bestelako gurpildun tramankuluez osatutako "suiveurs"-en karabana bitxia osatu zen.

1923. urtean, bosgarren edizioan, bigarren urtez jarraian gailendu zen Serafín Ulecia, Dalièreren errekorretik bi segundora geldituta. Edizio honetan mugaz bestaldeko sei lasterkarik parte hartu zuten, hiru Biarritz Olimpique elkartekoak eta beste hiru Aviron Bayonnaisekoak.

1924an irteera lekua aldatu zuten, 20 kilometroak Gran Kursaal kasinoaren parean betetzeko. Orduko hartan, Juan Manuel Azpiroz, Añorga Kirol Elkarteko aiarrak irabazi zuen, erraztasun handiz.

1925. urtean Salbidegoitia bilbotarrak irabazi zuen.

Lasterketaren lehen garai honetako azkena 1926ko martxoaren 28an jokatu zen. Zortzigarren edizioa zenez antolatzaileek kanpoko korrikalariak eraman zituzten korrika egitera lasterketa goratzeko asmotan. Aurreko urtean bezala, Salbidegoitia bilbotarra izan zen garaile

Bigarren garaia (1936-1963)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1936ko martxoaren 29an lehenengo aldiz lasterketa honetan errelebo modalitatea jarri zuten martxan.lau korrikalarik osatutako taldeak ziren eta taldekide bakoitzak bost kilometro egin behar zituen. Behobia-Donostia lasterketako lehenengo errelebo irabazleak Zarautzeko "Euzko-Gaztedi" taldeko Soraluze, Laurgain, Arritokieta eta Unzueta izan ziren.

Gerra Zibila zela eta zenbait urteetan lasterketarik gabe geratu ziren korrikalariak baina 1941eko apirilaren 13an berpiztea lortu zuen lasterketa famatuak. Horrela, Real Sociedad de Fútbol de San Sebastián taldeko Jose Beloki, Luis García, Miguel Sukunza eta Emilio Navarro suertatu ziren garaile 1h 09'28 denborarekin.

1942. urtean, aurreko urtean gertatu bezala, Real Sociedad de Fútbol de San Sebastián taldeak irabazi zuen.

Berriro ere urte batzuetako etenaldia jasan behar izan zuen lasterketak baina 1949. urtean korrikalariek berriro izan zuten aukera helmugatik pasatzeko. Gainera, Espainiakoak ez ziren taldeak hasi ziren parte hartzen. Club Athletique Municipal de Bordeaux taldeak irabazi zuen errekorra hautsiz 1h 05m 32s-ko denborarekin.

Aurrekoetan bezala, etenaldi bat gertatu zen, urtebetekoa. Horrela, 1951eko maiatzaren 13an egin zen lasterketan Association Sportive Montferrandaise taldeak irabazi zuen 1 h 5' 19 denborarekin.

Hainbat urtean jokatu gabe egon eta gero, 1963. urtean egin zen berriro, eta orduko hartan C.A. Jaizkibel talde militarrak eraman zuen garaipena, errekor berria eginda (1 h 01' 26).

Hirugarren garaia (1979- )[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979an bakarkako lasterketara itzuli zen. Aurreneko urtetik gizonezkoen eta emakumezkoen lasterketa jokatu zen. Ondoren etorriko ziren beste hainbat lasterkarirentzako lehia ere, hala nola pertsona ezinduak, gazteak, patinatzaileak, arraun elkarteen artekoa...

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Korrikalariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Gizonezkoak Denbora Emakumezkoak Denbora
1919 Juan Mugertza 1:17:50
1920 Henri Daliere 1:12:55
1921 Henri Daliere 1:13:22
1922 Serafín Ulezia 1:14:50
1923 Serafín Ulezia 1:12:47
1924 Manuel Azpiroz 1:14:22
1925 E. Salbidegoitia 1:15:29
1926 Dionisio Carreras 1:18:12
1927-
1935
ez ziren jokatu
1936* Euzko Gaztedi 1:07:29
1937-
1940
ez ziren jokatu
1941* Real Sociedad 1:09:28
1942* Real Sociedad 1:10:07
1943-
1948
ez ziren jokatu
1949* CAM Bordeaux 1:05:32
1950* ez zen jokatu
1951* AS Montferrandaise 1:05:19
1952-
1962
ez ziren jokatu
1963* Jaizkibel KE 1:01:26
1964-
1978
ez ziren jokatu
1979 J.M. Irazu 1:03:55 Begoña Zuñiga 1:21:01
1980 Juan Mari Garin 1:03:26 Maria Luisa Irizar 1:22:35
1981 Alfonso Alvarez 1:04:39 Begoña Zuñiga 1:27:10
1982 Peio Garin 1:02:47 Carol Rosset 1:19:20
1983 Alfonso Alvarez 1:04:27 Maria Luisa Irizar 1:17:20
1984 Andres Alfaro 1:02:58 Maria Luisa Irizar 1:15:45
1985 Alfonso Alvarez 1:01:43 Maria Luisa Irizar 1:12:01
1986 Alfonso Alvarez 1:02:34 B. Aytnier 1:19:20
1987 Alfonso Alvarez 1:03:01 Begoña Zuñiga 1:19:40
1988 Juan Mari Garin 1:01:48 Virginia Hernandez 1:18:37
1989 Chema Fernandez 1:03:57 Marina Prat 1:12:27
1990 Juan Mari Garin 1:02:39 Gloria Azpilikueta 1:20:58
1991 Peio Garin 1:01:43 Rosa Talavera 1:15:14
1992 Diego Gartzia 1:00:23 Marina Prat 1:14:59
1993 Jesus De Grado 1:02:13 Maria Luisa Irizar 1:15:30
1994 Diego Gartzia 1:01:34 Maria Luisa Irizar 1:12:26
1995 Alberto Juzdado 0:59:42 Maria Luisa Irizar 1:13:16
1996 Alberto Juzdado 0:59:40 Rocio Ríos 1:10:24
1997 Antonio Perez 1:00:54 Angelines Rodriguez 1:12:40
1998 Carlos De la Torre 1:01:07 Rocio Ríos 1:08:54
1999 Alberto Juzdado 0:59:23 Amaia Ortega 1:12:45
2000 Julius Gidaguday 1:01:34 Maria Jose Pueyo 1:13:43
2001 Philip Rugut 0:59:27 Rocio Ríos 1:11:50
2002 Benjamin Rotich 0:59:40 Iratxe Aranburu 1:15:38
2003 Alberto Juzdado 1:02:13 Iratxe Aranburu 1:13:42
2004 Alberto Juzdado 1:00:44 Wahby Kenza 1:11:15
2005 Chema Martinez 1:02:11 Rael Kimayo 1:14:12
2006 Chema Martinez 1:03:01 Elena Moreno 1:13:28
2007[1] Chema Martinez 1:01:48 Sarah Kerubo 1:09:26
2008[2] Chema Martinez 1:00:31 Ana Casares 1:13:43
2009[3] Rafael Iglesias 1:01:16 Maria Jose Pueyo 1:12:15
2010[4] Rafael Iglesias 1:01:11 María Lopez de Tejada 1:15:10
2011[5] Abrha Milaw Asefa 1:02:56 Trihas Gebre Aunoon 1:08:07
2012[6] Jaume Leiva 1:01:33 Oihana Kortazar 1:14:42
2013[7] Pedro Nimo 1:04:30 Klaudia Beobide 1:16:20
2014[8] Juan Carlos Hernandez 1:01:37 Vanessa Veiga 1:09:58
2015[9] Carles Castillejo 1:01:13 Raquel Gomez 1:13:39
2016[10] Carles Castillejo 1:00:19 Aroa Merino 1:10:55
2017[11] Carles Castillejo 1:00:39 Aroa Merino 1:11:05
2018[12] Jaume Leiva 1:00:21 Aroa Merino 1:09:43
2019 Chakib Lachgar 1:00:57 Gema Barrachina 1:11:32
  • 1936 eta 1963 artean taldeek hartu zuten parte erreleboka.

Patinatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patinatzaileen sailkapena[13].

Urtea Gizonezkoak Denbora Emakumezkoak Denbora
2010 Iñigo Vidondo 0:49:31 ?
2011 Nicolás Alonso 0:37:50 ?
2012 Iñigo Vidondo 0:39:43 ?
2013 Alberto Alemán 0:49:01 ?
2014 Alberto Alemán 0:43:27 ?
2015 Alberto Alemán 0:37:07 ?
2016 Sergio Uriarte 0:39:49 Maite Ancin ?
2017 Nicolás Alonso 0:39:17 Idoia Martínez de la Fuente 0:49:24
2018 Aitor Vacas 0:25:00* Idoia Martínez de la Fuente 0:27:29*
2019 Aitor Vacas 0:42:09 Nere Karrera 0:51:55
  • 2018an 15 kilometroko distantzian jokatu zen.

Pertsona ezinduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona ezinduen sailkapena, maila guztietan[14].

Urtea Handbike Ikusmen urritasuna Gurpildun aulkia Elbarritasun zerebrala Mugimendu ezintasuna Patinatzailea
2011 Joel Jeannot (0:45:27) Alberto Suarez (1:07:16)
2012 Joel Jeannot (0:37:33) Alberto Suarez (1:05:29)
2013 Ludovic Narce (0:42:36) Sergio Álvarez (1:18:10)
2014 Yannick Graet (0:39:51) Alberto Suarez (1:06:43) Alberto Pereira
(1:01:30)
Imanol Elkoroberezibar
(2:38:30)
Luis Bustingorri
(1:18:26)
Serafin Lizoain
(1:38:22)
2015 Joel Jeannot (0:33:36) Oscar Santos (1:26:16) Phillippe Le Gouic
(0:55:11)
Aitor Goñi
(2:54:11)
ez Rabie Ouali
(1:22:39)
2016 Joel Jeannot (0:37:50) Abel Ávila (1:14:20) Alberto Pereira
(1:10:42)
ez Luis Bustingorri
(1:19:36)
Alain Irazu
(1:16:39)
2017 Luis Miguel Marquina (0:37:35) Abel Ávila (1:14:31) Phillippe Le Gouic
(0:57:42)
Imanol Elkoroberezibar
(2:45:00)
Jesus Manuel Blasco
(1:29:48)
Alain Irazu
(1:08:41)

Gazteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazteen sailkapena[15].

Urtea Irabazlea Denbora
2014 Miguel Alonso 0:15:02
2015 Amets Aranberri 0:14:41
2016 Iker Anglada 0:14:59
2017 Ekaitz Aginagalde 0:14:36

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «GARA - Euskal Herriko egunkaria» gara.naiz.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-11.
  2. Berria.eus «Chema Martinez eta Ana Casares irabazle Behobia-Donostia lasterketan» Berria . Noiz kontsultatua: 2018-11-11.
  3. Berria.eus «Rafa Iglesias eta Maria Jose Pueto garaile Behobia-Donostian» Berria . Noiz kontsultatua: 2018-11-11.
  4. «Rafa Iglesias: “Nire garaipenik landuena, politena eta gehien bete nauenetakoa izan da”» irutxulo.hitza.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-11.
  5. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública «Abrha Milaw etiopiarrak irabazi du Behobia-Donostia» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-11.
  6. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública «Jaume Leiva eta Oihana Kortazar nagusi Behobia-Donostian» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-11.
  7. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública «Pedro Nimok eta Klaudia Beobidek irabazi dute Behobia-Donostian» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-11.
  8. Berria.eus «Hernandez eta Veiga garaile Behobia-Donostian» Berria . Noiz kontsultatua: 2018-11-11.
  9. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública «Carles Castillejo eta Raquel Gomez garaile» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-11.
  10. Berria.eus «Carles Castillejo eta Aroa Merino garaile» Berria . Noiz kontsultatua: 2018-11-11.
  11. Berria.eus «Castillejo eta Merino irabazle, aurten ere, Behobia-Donostian» Berria . Noiz kontsultatua: 2017-11-12.
  12. SL, TAI GABE DIGITALA (2018-11-11) «Jaume Leiva eta Aroa Merino, nagusi Behobia-Donostian» naiz: . Noiz kontsultatua: 2018-11-11.
  13. Behobia - San Sebastián: Sailkapena . Noiz kontsultatua: 2017-11-17.
  14. Behobia - San Sebastián: Sailkapena . Noiz kontsultatua: 2017-11-17.
  15. Behobia - San Sebastián: Sailkapena . Noiz kontsultatua: 2017-11-17.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Behobia-Donostia lasterketa Aldatu lotura Wikidatan