Fortuna Kirol Elkartea
Fortuna Kirol Elkartea Donostiako kirol-elkarte bat da, 1911n sortua. Kirol-atal ugari dituen kluba da, eta oinarriko kirola sustatzea du helburu nagusia.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Klubaren jatorria Club Ciclista San Sebastián taldearen deuseztean dago, 1909an. Klub hori suntsitzean bi elkarte berri sortu ziren, alde batetik Real Sociedad, eta, bestetik 'Peña Fortunista' izenekoa, gerora, 1911n, Club Deportivo Fortuna bihurtu zena.
Hasiera-hasieratik hainbat atal eratu zituen klubak: futbola, atletismoa, pilota, medizaletasuna, txirrindularitza, igeriketa, etab.
1919an, Fortunak lehen aldiz antolatu zuen Behobia-Donostia lasterketa entzutetsua.
Arraun-atala[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Fortuna Kirol Elkartea | |
---|---|
Sorrera | 1911 |
Herria | ![]() |
Lehendakaria | ? |
Entrenatzailea | ? |
Patroia(k) | ![]() |
Kolorea(k) | urdina eta gorria |
Trainerua | Fortuna |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskal Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Euskadiko Txapelketa |
Arraun-atala 1980ko hamarkadaren hasieran sortu zen. Hamarkada horren amaiera izan zen garairik oparoena, 3 bandera eskuratzeaz gainera Kontxako Banderan parte hartzea ere lortu baitzen. 2009an, Donostiarra traineru bateratuaren proiektura bildu zen Fortuna.
Beteranoen kategorian beteranoen ABE Traineruen Ligan parte hartu du hainbat urtez. 2019an hirugarren postua eskuratu zuen. 2021ean Beteranoen mailan Euskadiko distantzia luzeko traineru txapelketa irabazi zuen.
Emakumeen kategorian, Gipuzkoako Batel Txapelketa irabazi zuen 2002 eta 2004an.