Behobia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Behobia
Irun, Euskal Herria

IRUN distrito de transportes transfronterizos.jpg

Behobiako ikuspegia eta Zaisa dorrea.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Irun
Koordenatuak 43° 20′ 35″ N, 1° 45′ 44″ W / 43.343125°N,1.76210278°W / 43.343125; -1.76210278Koordenatuak: 43° 20′ 35″ N, 1° 45′ 44″ W / 43.343125°N,1.76210278°W / 43.343125; -1.76210278
Behobia hemen kokatua: Euskal Herria
Behobia
Behobia
Behobia hemen kokatua: Gipuzkoa
Behobia
Behobia
Altuera 5 m

Behobia, Lapurdiko aldean Pausua izenaz ezaguna, Irungo eta Urruñako auzoa da, Hendaiaren eta Urruñaren mugan dagoena. Bidasoaz bi aldeetara dago auzoa, Urruñako zatiari Pausu deitzen zaio, eta Irungoari, Behobia. Baina azken honetan 'Pausua' izeneko ibia zegoen, ibaia igarotzeko. Gabarra bidez ere igaro ohi zen, harik eta zubia eraiki zuten arte. Egungo Frantziaren eta Espainiako Estatuen arteko mugan dago.

3.000 biztanle inguru, Gipuzkoa aldean gehienak. Gipuzkoako Behobia muga eta nazioarteko garraioen zerbitzugunea da gaur egun. Nekazaritzak eta ibai arrantzak ez dute inolaz ere garai bateko garrantzirik gaur egun. Lapurdi aldeko Behobia mugaren ondoan sorturiko herrigune txiki bat da, dendaz josita dagoena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Beherobia, Behobia izan da betidanik Bidasoa ibaiak duen ibi edo pauso erosoena eta erabiliena. 1514. urtean, Fernando Katolikoa Gaztelako erregeak gaztelu bat eraikiarazi zuen bertan (Gaztelu Zahar), Frantziaren eta Espainiaren arteko mugak zainduz gainera, burujabetza galdu berri zuten nafarrei erresuma zaharrerako bidea eragoztearren. 1522. urtean, Nafarroako erregearen alde ari ziren Frantziako eta Alemaniako gudarosteak zapuztu zituzten gipuzkoarrek Behobiako Aldabe mendian (San Martzial mendia gerora). Behobiako eremuan dago Faisaien uhartea edo Konferentziako Uharte ospetsua, Frantziako eta Espainiako koroek Pirinioetako Bake Ituna izenpetu zuten lekua (1659). Frantziako Iraultzaren ondoren (1789), aduanak ezarri ziren Lapurdiko Behobian. Espainiako koroak berebat egin zuen 1841. urtean, Lehen Karlistadaren ondorioz. Behobia izan zen Frantziako Konbentzioko gudarosteen egoitza (1794) eta bertako San Martzial mendian izan zuten Napoleonen soldaduek azken zafraldia, Wellington jeneral ingelesaren osteen eskutik, Iberiako Penintsula utzi baino lehen. XIX. mendearen bukaeran eta XX. mende hasieran, Behobiako mugak galdu egin zuen ordura arte izandako garrantzia, Bidasoaldeko erriberak bete ondoren, Irun eta Hendaia lotzen dituzten nazioarteko zubiak (errepidea eta trenbideak) egin eta gero. 1936ko gerra zibilaren hasieran (uztailak 18 - irailak 4), gudu latzak izan ziren Behobian.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Behobia Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi