Edukira joan

Belabietako Estazio Megalitikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oindolar IV trikuharria.
Oindolar I trikuharria.
Oindolar III trikuharria.
Oindolar II trikuharria.

Belabietako Estazio Megalitikoa Gipuzkoan dagoen megalitoen gune bat da. Aztarna megalitiko asko ikus daiteke Estazio honetan. Guztira bederatzi dira ezagutzen direnak. Bat izan ezik, beste guztiak mendi gailurretan kokatzen dira, mendiaren hareharrizko guneetan, bestetik.

Historiaurreko monumentuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Periodo orokorra: Brontze Aroa, Kalkolitoa / Eneolitoa, Burdin Aroa, Neolitoa, K.a. 3000 eta 900 urte artekoak. Inguru honetan sukarriz egindako tresna asko agertzen dira eta horrek inguru honek izan zuen aktibitatea adierazten du. Gaur egun ere artzaintza transhumantearen presentzia handia da.

Kokapen geografikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berastegi Tolosarekin elkartzen duen katean sortzen da, hain zuzen ere, Ipuliñotik Uzturreraino doan eta San Lorenzo, Urdelar eta Belabietatik igarotzen den katean. Katearen ia puntu batek ere ez du lortzen 900 metrotako altuera. Monumentuak udalerri hauetan kokatzen dira:Berastegi, Elduain eta Villabona .

Sailkatutako monumentuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estazio honen barruan, 2023ko uztailaren 8ko EHAA 133 zk.dun aldizkariaren iragarkian bederatzi monumentu zerrendatu baziren ere, 2025ena ondorengo hamaika monumentu megalitiko hauek zeuden sailkatuta Eusko Jaurlaritzaren Ondarearen gunean:[1]

  • Basaburu
  • Belabieta Txiki
  • Loa
  • Oindolar I
  • Oindolar II
  • Oindolar III
  • Oindolar IV
  • Itxupeaka
  • Loa I
  • Moa
  • Beibatari

Leitzaran webguneak Gorosmendi trikuharria gehitzen dio zerrendari.[2]

Egoera legala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estazio Megalitikoa Monumentu Multzoa eta Kultura Ondasuna deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzak 2003an. Bertan bederatzi monumentu aipatzen dira.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Kultura Ondarearen Zentroa. (2020-10-19). «Belabieta. Bisita birtualak. Kultura Ondarea. Ondarea» www.euskadi.eus (Eusko Jaurlaritza) (kontsulta data: 2025-10-21).
  2. (Gaztelaniaz) Cabezón, Xabier. «Dolmen de Gorosmendi» LEITZARAN (kontsulta data: 2025-10-21).
  3. Babesteko Dekretua, EHAA - 2003ko uztailak 8, 133.zenbakia. Eusko Jaurlaritza

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]