Elduain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Elduain
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Elduain - Ayuntamiento 01.jpg
Elduaingo udaletxea eta eliza
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Gipuzkoa
Eskualdea Tolosaldea
Izen ofiziala Elduain
Alkatea Oihana Amundarain Zubillaga
Posta kodea 20493
INE kodea 20031
Herritarra elduaindar
Kokapena
Koordenatuak 43° 08′ 27″ N, 2° 00′ 03″ W / 43.1407°N,2.0007°W / 43.1407; -2.0007Koordenatuak: 43° 08′ 27″ N, 2° 00′ 03″ W / 43.1407°N,2.0007°W / 43.1407; -2.0007
Azalera 25,07 km2
Garaiera 256 metro
Distantzia 32 km Donostiara
Demografia
Biztanleria 243 biztanle (2016)
(Red Arrow Down.svg -2)
Dentsitatea 9,69 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 11,68
Zahartze tasa[1] % 21,73
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 127,66
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 81,48 (2011)
Genero desoreka[1] % 3,33 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 6,04 (2013)
Kultura
Euskaldunak[1] % 90,09 (2010)
Euskararen erabilera[2] % 76,2 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1614. urtea
Webgunea http://www.elduain.com/
Elduain XX. mende erdialdean

Elduain (lehenago Elduayen deitua) Gipuzkoako ekialdean dagoen udalerri txikia da, Tolosaldea eskualdekoa.

25,2 km²-ko azalera du eta 243 biztanle zituen 2016. urtean.

UEMAko kidea da.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bake epaitegia[3]
  • Haur-eskola[4]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1374tik 1614ra Tolosari lotuta egon zen. 1848an, berriz, Berastegitik banandu zen.[5][6]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an 250 biztanle zituen, horietatik %19,2k 65 urte edo gehiago zituen, eta atzerrian jaiotakoak %3,6 ziren.[7]

Elduaingo biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: lehen sektorea BEGaren %7,3. Bigarren sektorea %71,3. Hirugarren sektorea %20,3. Eraikuntza %1,1.[7]

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko udal hauteskundeetan PP aurkeztu zen bakarrik, eta boto bat lortu zuen, Eusko Abertzale Ekintzak aurkezturiko zerrenda Espainiako auzitegi nazionalak baliogabetu ondoren. Ezker abertzaleak baliogabeko 83 boto lortu zituen. Orduan, alderdi Popularrak herriko karguak utzi eta herrikide batzuek eratutako gestora batek hartu zuen agintea udalean.[8][9][10] Gestora horretako lehendakaria Jose Angel Urkizu izan zen.[11][12]

2011ko udal hauteskundeetan Bilduk 103 boto lortu zituen.[13]

2015eko udal hauteskundeetan EH Bilduk 48 boto lortu zituen. Boto zuriak 49 izan ziren.[13] Jose Angel Urkizu aukeratu zuten alkate.[14][11]

2019ko udal hauteskundeetan EH Bilduk 81 boto lortu zituen.[13] Ohiana Amundarain izendatu zuten alkate.[15]

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

GI-2130 errepideak Elduain,Berrobi eta Berastegi udalerriak zeharkatzen ditu. Berastegi igaro ondoren AP-15 autobidearekiko lotunea dago.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elduain, 1970 inguruan.

Megalitikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Onyi-Mandoegi eta Belabietako inguruetan aztarna megalitiko ugari daude: Altxista, Basaburu, Belabieta Txiki, Loa eta Otsolepo trikuharriak, Altxista, Etzela, Etzela Oeste eta Etzelako Arritxuruak harrespilak eta Etzelako txokoa, Loa I eta Moa tumulua, hain zuzen ere.

Erlijioso eta zibila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde batetik, Santa Katalina parrokia (XVI.mendean eraikia) eta Santa Kruz baseliza, eta bestetik, Erretoretxea, Olamiako ola, Sorregieta dorretxea (XVI. mendeko arkua du), Ugarango errota eta Inturi, Olloki-Haundi, Errementari, Allanegi, Sarobe, Garro, Ezpeleta, Txapitela, Kapañenea, Olaondo-txiki, Intzenea, Goienetxe eta Elutse baserriak aipatzekoak dira. Arretxe baserria monumentu izendatua dago.[16]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elduaingo Maria Zabalaren[17] testigantza, herriko jaiak nola ospatzen zituzten kontatzen duenekoa. Euskal Herriko Ahotsak[18][19] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Elduaingo euskara[20] gipuzkeraren[21] aldaera bat da, erdiguneko azpieuskalkian[22] katalogaturiko Tolosaldeko euskara[23], hain zuzen. Datuen arabera, herriko euskaldunak %90.09 dira, eta euskararen erabilera %76.2 da.

Elduaindar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013az geroztik Herbehereetako erregina den Maxima Zorreguietaren familiak, aitaren aldetik, Elduainen du jatorria, Sorregieta baserrian zehazki.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «UEMA-Atlasa» Euskararen erabilera (UEMA).
  3. «Bake epaitegia» Elduain . Noiz kontsultatua: 2020-04-09.
  4. «Hezkuntza» Elduain . Noiz kontsultatua: 2020-04-09.
  5. «Historia» Elduain . Noiz kontsultatua: 2020-04-09.
  6. «ELDUAIN - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-09.
  7. a b «Web Eustat. Elduainko datu estatistikoak» eu.eustat.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-09.
  8. «Udal hauteskundeak 2007 - Elduain - Tolosaldeko ataria» ataria.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-09.
  9. Berria. «Lizartzako Udala ez dute bihar eratuko, ezta Elduainen ere» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-04-09.
  10. (Gaztelaniaz) «La Diputación nombra la gestora de Elduain que se constituirá el viernes» El Diario Vasco 2008-01-30 . Noiz kontsultatua: 2020-04-09.
  11. a b «Jose Angel Urkizu: «Dirua da proiektuak gauzatzeko arazoa» - Elduain» Tolosaldeko ataria . Noiz kontsultatua: 2020-04-09.
  12. Berria. «Jose Angel Urkizu izendatu dute Elduaingo udal kudeaketa batzordeko buru» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-04-09.
  13. a b c www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-09.
  14. «Jose Angel Urkizu, Elduaingo alkate - Elduain» Tolosaldeko ataria . Noiz kontsultatua: 2020-04-09.
  15. «Oihana Amundarain, alkate berria - Elduain» Tolosaldeko ataria . Noiz kontsultatua: 2020-04-09.
  16. «Artea» Elduain . Noiz kontsultatua: 2020-04-09.
  17. «Zabala Egues, Maria - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-26.
  18. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-26.
  19. «Herriko festetan, hainbat joko egiten zituzten - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-26.
  20. «Elduain - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-04.
  21. «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-04.
  22. «Erdigunekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-04.
  23. «Tolosaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-04.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa