Belar ondu

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Belar ondua edo ihartua zenbait gramineae edo poaceae ihartuez egiten da. Belar hori animalien elikaduran erabiltzen da, bazka-landare moduan.[1] Larretako loreak ere erabiltzen dira. Zehatz-mehatz hauexek dira belar ondu egiteko beste landare artean erabiltzen diren espezie nagusiak:

Belar ondua animaliei emateko erabiltzen da.

Zenbait herritan alpapa (Medicago sativa) erabiltzen da kategoria handiagoko animaliei emateko, esaterako zaldiei eta idiei. Erabilitako landareen arabera belar onduaren elikadura balioa aldatu egiten da. Esaterako, euri gutxi egiten duen inguruetan balio eskasago izaten du. Behin belarra moztuta eta jaso baino lehen, ondo ihartzeko, moztutako tokitan bertan uzten da, horrela hezetasuna hobeto galduz elikagaiak bere egitura gordetzen du, horrela ondoko jasotzeko prozesua erraztuz. Garai batean belar onduez metak egiten ziren. Gaur egun makinak erabiliz fardel handiak egiten dira gero biltegietara eramateko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Juan Garmendia Larrañaga - Xabier Mendiguren Bereziartu: Juan Garmendia Larrañagaren Hiztegi Etnografikoa. Donostia: Ikastolen Elkartea, 2003. 47.or.

Ikus, baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fardelak egiteko makina.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Belar ondu