Beldarri

Koordenatuak: 42°59′58″N 2°01′18″W / 42.99942°N 2.02163°W / 42.99942; -2.02163
Wikipedia, Entziklopedia askea
Beldarri
Datu orokorrak
Garaiera1.405 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°59′58″N 2°01′18″W / 42.99942°N 2.02163°W / 42.99942; -2.02163
Mendizaletasuna
Ohiko bideaGuardetxe/Intza/Gaintza
MendikatMendikat

Beldarri Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da, bere 1405 metroko garaierarekin, mendilerro osoko laugarren garaiena delarik. Baina, hala eta guztiz ere, ez da oso ezaguna, mendilerroko mendirik garaiena den Intzako dorretik bananduta dagoen tontor txiki bat delako. Intzako dorretik, toki malkartsuan dagoen lepo batek banatzen du.

Mendi honen toponimoa edo izena ez dago oso argi. Tontorra, Beldarri deitzen ohi da. Elosegik, Zamarmentoak hitza bildu du Beoin mendiaren magalerako, Malloan erortzen dena, baina, Araotzeko haranean, Zamarmento, Intzeko Torrea mendiaren ekialdean dagoela adierazten dute, eta, beraz, tontorra, Zumarmentoko Haitza izango litzateke.

Mendi honen tontorrera iristeko, hoberena, Intzeko Torrea mendira iristea da, mendi honetara iristen den edozein bidetik, ondoren, gailurra hegomendebalderantz jarraitu eta Beldarriren tontorrera minutu gutxiren buruan heltzeko.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]