Beoin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Beoin
Datu orokorrak
Garaiera 1.350 m
Geografia
Koordenatuak 43° 00′ 52″ N, 2° 02′ 10″ W / 43.01453333°N,2.03623611°W / 43.01453333; -2.03623611Koordenatuak: 43° 00′ 52″ N, 2° 02′ 10″ W / 43.01453333°N,2.03623611°W / 43.01453333; -2.03623611
Herria Euskal Herria
Mendikatea Aralar
Herrialdea Espainia
Lurraldea Gipuzkoa eta Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Guardetxe/Amezketa/Azkarate
Mendikat Mendikat

Beoin Aralarko Malloetako mendi bat da, Egurbide eta Oa mendateen artean dagoena.

Irispideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guardetxetik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hortik abiatzen da biderik erraz eta erosoena. Errenagako babeslekuak igaro behar dira Trikuarri izeneko leporaino iritsi arte. Ondoren, Intzako dorrearen eta Aldaonen bazterretik igaro behar da Egurbideko lepora iritsi arte. Hortik, Egurbide izeneko mendiaren tontorrera igo daiteke, eta, jaitsiera baten ondoren, mendiaren azken aldapak igotzen hasi behar da, tontorrera iritsi arte.

Amezketatik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amezketatik, Arritzagako labarra igo behar da, Arritzagako txabolara iritsi arte. Hortik, Oa lepora iris daiteke, eta, hegoaldetik, gailurrez gailur igo Beoinera doan malda belartsua.

Azkaratetik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkaratetik edo Gaintzatik, Oa leporantz iristea zailagoa da eta askoz ahalegin handiagoa behar da, garaiera handiagora igo behar delako eta han ez dagoelako bidezidor argirik. Astunaldeko kanalaren oinarrira jo behar da. Horrek izen bereko mendatera iristea ahalbidetzen du. Ez da bertaraino igo behar, baizik eta, ezkerretara hartuta, Sonbelu izeneko zintzilikaturiko lautada bitxira joango gara. Pagaditik, beste lautada batetara iristen da, Aloixa Gañe izena duena. Iparmendebaldean, Axurda muinora heltzen da. Toki horretatik erraza da Oa lepora iristea, eta zailxeagoa Egurbea izeneko lepora irtetea, lehenengo aukera askoz egokiagoa izanik Beoin mendiaren tontorrera iritsi ahal izateko.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa