Belisario Betancur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Belisario Betancur
Belisario Betancur.jpg
26. Kolonbiako presidentea

1982-08-07 - 1986-08-07
Julio César Turbay Ayala Itzuli - Virgilio Barco Vargas Itzuli
member of the Senate of Colombia Itzuli

1970-07-20 - 1978-07-20
Kolonbiako Ordezkarien Ganbarako kidea

1951-07-20 - 1953-07-20
ambassador of Colombia Itzuli

Bizitza
Jaiotza Amagá Itzuli1923ko otsailaren  4a
Herrialdea  Kolonbia
 Espainia  (2012-08-03 -
Heriotza Bogota2018ko abenduaren  7a (95 urte)
Heriotza modua : nefropatia
Familia
Ezkontidea(k) Rosa Helena Álvarez Yepes Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Pontifical Bolivarian University Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak diplomazialaria, abokatua, kazetaria eta politikaria
Jasotako sariak
Kidetza European Academy of Sciences and Arts Itzuli
Academia Mexicana de la Lengua
Pontifical Academy of Social Sciences Itzuli
North American Academy of the Spanish Language Itzuli
Erromako Kluba
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kolonbiako Alderdi Kontserbadorea

Belisario Betancur Cuartas (Amagá, Antioquia, 1923ko otsailaren 4a - Bogota, 2018ko abenduaren 7a) kolonbiar politikari, abokatu eta kazetaria izan zen, 1982tik 1986ra bitartean Kolonbiako presidentea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbidea, Ekonomia eta Soziologia ikasi zituen. Alderdi Kontserbadoreko kidea izan da gaztetatik. 1963an Lan ministroa izan zen, eta 1974an, berriz, Kolonbiako enbaxadorea Espainian.

1982ko Kolonbiako presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen eta, kolonbiarrak adiskidetzeko eta bakea lortzeko, liberalak eta populistak sartu zituen gobernuan. 1982an amnistia eman zion gerrillari, eta 1984an su-etena sinatu zuen. Hala ere, gerrillarekiko negoziazioek porrot egin zuten, eta, 1984an bertan, setio egoera ezarri zuen. Erdialdeko Amerika baketzeko sortu zen Contadorako Taldearen bultzatzaileetako bat izan zen.

La Defensa eta El Siglo egunkariak eta Semana aldizkaria zuzendu ditu. Horrez gainera, hainbat liburu idatzi du, hala nola Colombia cara a cara (Kolonbia aurrez aurre) eta En el cruce de todos los caminos (Bide guztien gurutzegunean).

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La penitencia del poder, 1991
  • El Homo sapiens se extravió en America Latina, 1990
  • Desde otro punto de vista, 1976
  • El Cristo del desarrollo, 1968
  • El rostro anhelante, 1977
  • Desde el alma del abedul, 1980
  • Colombia cara a cara, 1981
  • Declaración de amor, 1997
  • La pasión de gobernar, 1999

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]