Benalup-Casas Viejas

Koordenatuak: 36°20′34″N 5°48′33″W / 36.342777777778°N 5.8091666666667°W / 36.342777777778; -5.8091666666667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Benalup-Casas Viejas
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaCádizko probintzia
AlkateaAmalia Romero Benitez (en) Itzuli
Izen ofizialaBenalup-Casas Viejas
Posta kodea11160
INEk ezarritako kodea11901
HerriburuaBenalup-Casas Viejas (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak36°20′34″N 5°48′33″W / 36.342777777778°N 5.8091666666667°W / 36.342777777778; -5.8091666666667
Map
Azalera60.7 km²
Altuera112 m
MugakideakAlcalá de los Gazules eta Medina-Sidonia
Demografia
Biztanleria7.164 (2023)
4 (2022)
alt_left 3.411 (%47,6) (%49,1) 3.518 alt_right
Dentsitatea118,02 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakTorrent
MatrikulaCA
benalupcasasviejas.es

Benalup-Casas Viejas Cadizen dagoen herrixka bat da, hiriburutik 65 km-tara. 58 km² izango ditu eta nekazaritza lana da nagusi.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako II. Errepublikaren garaian, "Krimenaren herria" moduan ezaguna izan zen.

Sakontzeko, irakurri: «Casas Viejasko gertakariak»

1264an Alfontso X.a Gaztelakoak Ben-a-lud dorretxea konkistatu zuen. 1439an inguruko eremuak Medina-Sidoniara saldu zizkioten.

XVI. mendean Casas Viejasko baseliza eraiki eta, epeka-epeka, bere inguruan egungo herria sortu zen.

Casas Viejas izena historiara pasatu bada, Espainiako Bigarren Errepublika garaiko gertakari larri batzugatik da, Manuel Azañaren gobernua erorrarazi zutenak, hain zuzen ere -1936an, berriro gobernuburu izango den arren-.

1933ko urtarrilaren 11n, CNTko anarkista talde batek komunismo libertarioa ezarri nahi zutela-eta, iraultza piztu zen Casas Viejasen. Guardia Zibilaren koartela setiatu zuten eta Erasorako Guardiak anarkisten aurka jo zuen. Matxinada zapuzteaz gain, lau nekazari fusilatu zituzten odol hotzean, Guardia Zibilak iraultza kontrolatzeko sarraskia eragin zuen.[1]. Hilketak hunkituta utzi zituen espainiarrak eta guztiz haserretu ziren Azañari egotzietako esaldietako bat entzun eta gero. Ez buru ez hanka izan arren, eskumako alderdien komunikabideen arabera, Azañak zera esan omen zuen: “Ni heridos ni prisioneros. Los tiros, a la barriga”, hau da, "Ez zauriturik ez presorik. Tiroak sabelera". Gerra Zibila amaitu eta gero, Frankismoan esaldi hori egitzat hartua izan zen agintarien aldetik.

1991n udalerri independente bilakatu zen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilakaera demografikoa
1996 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2008 2012 2013
5.971 6.179 6.286 6.305 6.342 6.371 6.610 6.706 6.754 7.139 7.205 6.991

Hiri eta herri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ramos, Tano. (2012). El caso Casas Viejas: Crónica de una insidia (1933-1936). Bartzelona: Tusquets ISBN 978-84-83833919..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]