Bendaña jauregia
| Bendaña jauregia | |
|---|---|
| Alde Zaharra | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Herria | Gasteiz |
| Koordenatuak | 42°50′59″N 2°40′17″W / 42.84966°N 2.67132°W |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Irekiera | 1525 |
| Jabea | Arabako Foru Aldundia |
| Erabiltzailea | Arabako Fournier Karta Museoa |
| Arkitektura | |
| Ondarea | |
| Eraikitako euskal ondare nabaria | 108 |
Bendaña jauregia Arabako Gasteiz hiriburuan dagoen jauregi bat da. Gaur egun Arabako Fournier Karta Museoaren egoitza da.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alde Zaharrean dago, Aiztogile kalearen 54. zenbakian. Fournier Karta Museoaren ondoan Arabako Arkeologia Museoa kokatzen da. Bien artean Bibat museo multzoa osatzen dute.
-
Eraikina.
-
Atea.
-
Bibat museoa.
-
Bedaña jauregiko barruko pizkunde estiloko patioa.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVI. mendearen hasieraldera Joan López de Arrietaren aginduz aurretik Maeztutarren dorrea zegoen solairuan eraiki zen, Valladolideko Errege Kantzelaritzako prokuradorea zena. Joan hiltzean bere semea zen Pedro López de Arrietak eraikuntza lanekin jarraitu eta amaitu zituen, azken hau Gaztelanko Erregearen Kontseiluko epailea izan zen eta Maria Eskibelekin ezkondua zegoen, Fernando Escoriatza mediku goraipatuaren alaba zena. Eraikuntza lanen maisu edo arduraduna Domingo Oriokoa izan zen.[1]
XIX. mendean jauregiaren maiorazgoa Bendañako markesarena zenez, eraikinari izena hortik datorki. [2]
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arkitektura gotiko berantiarra eta pizkundetar arkitektura arteko estiloa du.
