Edukira joan

Arabako Arkeologia Museoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arkeologia museoa (Gasteiz)» orritik birbideratua)
Arabako Arkeologia Museoa
Arabako Arkeologia Museoa, eskuinean; eta Arabako Fournier Karta Museoa, ezkerrean. Irudi gehiago
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data2009

Bibat Arkeologia museoa Arabako Gasteiz hiriburuko Alde Zaharreko arkeologia museoa da, Aiztogile kaleko 54. zenbakian, Arabako Fournier Karta museoari erantsita: bi museo horiek elkartuta Bibat museo multzoa (2009an irekia) osatzen dute.

Garai batean museoaren egoitza Gobeu-Gebara-San Joan jauregian egon zen, gaur egun Bendaña jauregiari erantsitako eraikinean dago. Eraikina Patxi Mangado arkitektoak diseinatu zuen eta XV. Europako Kobrezko Arkitektura Saria irabazi zuen.[1]

Erakusketa hiru solairutan banaturik dago, eta Paleolito Aroa, Burdin Aroa, Antzinako Erroma eta Erdi Aroan sortutako Gasteiz udalerrian barna ibilaldi bat proposatzen du. Denera 1.500 pieza inguru dauzka. Lorategietan disko itxurako hilarrien erakusketa bat ere badago. Espezializatutako liburutegi bat ere badu, eta gainera museoak Araban zehar garatzen diren arkeologia programak ere kudeatzen ditu.

  • Astelehenetan, itxita.
  • Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 16:00-18:30.
  • Igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00.
  • Jaiegun diren astelehenetan: 11:00-14:00, eta biharamunean (asteartea) itxita.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]