Edukira joan

Benedetto da Maiano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Benedetto da Maiano

Bizitza
JaiotzaMaiano eta Florentzia, 1442 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Italia
HeriotzaFlorentzia1497ko maiatzaren 24a (54/55 urte)
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta eskultorea
Lantokia(k)Florentzia
Lan nabarmenak

Benedetto da Maiano (Maiano, 1442, Florentzia, 1497ko maiatzaren 24a) italiar arkitekto eta eskultorea izan zen.

Giuliano da Maiano anaiarekin hasi zen arkitekturan lanean, eta hogeita hamar urterekin marmolezko eskultura ikasten hasi zen Antonio Rossellinorekin. Laster gainditu zuen bere maisua eta XV. mendeko eskultore garrantzitsuenetako bat bihurtu zen. Matias I.a Hungariakoa erregearen gortean lan egitera gonbidatu zuten. Gai erlijiosoetan lan egin zuen batez ere, baina baita florentziar garrantzitsuen erretratuak zizelkatzen ere. Bere maisulana Florentziako Santa Croce elizako marmolezko pulpitua da. Arkitekto gisa, 1489an, Florentziako Strozzi jauregia, Filippo Strozziren hilobia Santa Maria Novella elizan eta Arezzoko Santa Maria delle Grazie elizpea diseinatu zituen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]