Giuliano da Maiano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Giuliano da Maiano
045 le vite, giuliano da maiano.jpg
Bizitza
Jaiotza Fiesole1432
Heriotza Napoli1490 (57/58 urte)
Lanbidea
Lanbidea eskultorea eta arkitektoa

Giuliano di Leonardo d'Antonio edo Giuliano da Maiano (Maiano, 1432-Napoli, 1490), Pizkunde garaiko arkitekto, apaintzaile eta marketeria apaintzale italiar bat izan zen.

Fiesoletik gertu dagoen Maiano herrian jaioa, bere anaia nagusia Benedetto da Maiano izan zen. Giulianok, Filippo Brunelleschi eta Leon Battista Albertiren eragin handia jaso zuen, lehenik Florentzian eta, ondoren, Siena, Faenza eta Napolin lan eginez. Italia gehienetik eta baita beste herrialde batzuetatik ere gustu florentziarra hedatzen jakin zuen arkitekto nagusietako bat izan zen.

Luxua gora-behera (materialen erabilera eta tratamenduan nabaritzen dena) lerro dotore eta xalotasun argiko bere diseinuetan, sarri, erromatar antzinateko villa tipikoen inspirazioa izan zuen. Honen adibide bat, bere Poggioko villa da, patio arkupetu zabal baten inguruan dagoena, honela, eraikinaren nukleo zentrala delarik. Honela, Poggio Realeko villa, eredu izan da XVI. mendeko arkitektoentzat.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giuliano da Maiano Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Italia
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.