Antonio Rossellino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonio Rossellino

Bizitza
JaiotzaSettignano (en) Itzuli1427
HeriotzaFlorentzia1479 (51/52 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakeskultorea eta arkitektoa
Lantokia(k)Florentzia
Mugimenduapizkundea
Portugal kardinalaren kapera, San Miniato al Monte, Florentzia

Antonio Rossellino (Settignano, Florentzia, 1427 - Florentzia, 1479) italiar eskultorea izan zen, Bernardo Rossellinoren anaia.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere garaiko erretratugile ospetsuenetakoa izan zen. Estilo gozoaren jarraitzaile guztiak bezala, formen edertasuna zuen kezka nagusia, baina zenbait lanetan naturalismoa bilatu zuen, Giovanni Chelliniren bustoan esaterako. Bere obretan erretratatutako pertsonaien izaera nabarmendu zuen aurpegiko keinuen eta ezaugarrien bidez, eta antzinako erretratuen tankerako lanak ematen zuten arren, nolabait idealizatuta ageri dira ezaugarri batzuk.

Portugal kardinalaren kapera egin zuen San Miniato al Monte basilikan, Florentziako artearen maisulana. Harenak dira, halaber, Napolin egindako Artzainei deia eta Ama Birjinaren behe-erliebeak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonio Rossellino Aldatu lotura Wikidatan