Bengtskär itsasargia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bengtskär itsasargia
Bengtskär lighthouse.JPG
Kokapena
Herrialdea Finlandia
Regional State Administrative AgencySouth-Western Finland Regional State Administrative Agency
Finlandiako eskualdeakJatorrizko Finlandia
Finlandiako udalerriakKimitoön
Former municipality of FinlandDragsfjärd
Kokapen fisikoa Bengtskär Itzuli
Ur-masa Uhartediaren itsasoa eta Baltikoa
Koordenatuak 59° 43′ 24″ N, 22° 29′ 57″ E / 59.723436°N,22.499276°E / 59.723436; 22.499276Koordenatuak: 59° 43′ 24″ N, 22° 29′ 57″ E / 59.723436°N,22.499276°E / 59.723436; 22.499276
Historia eta erabilera
Kontserbazio-zaharberritzea1992 - 1995
Gudua 1941eko uztailaren 26a
Bombardment [[File:Arbcom ru editing.svg 1941eko uztailaren 27a
Kontserbazio-zaharberritzea 1950
Automation [[File:Arbcom ru editing.svg 1968
Arkitektura
Arkitektoa Florentin Granholm Itzuli
Materiala(k) Granitoa eta adreilua
Kolorea ██ gris
Garaiera 45,8 m
Itsasargia
Altuera fokala 51 m
Argiaren irismena 10 itsas milia
Argiaren ezaugarriak Fl(3) W 20s
Katalogoak
Ondarea
Martxa 001231UTCWed, 19 Dec 1906 :00:00 +000012amasteazkenaasteazkena0012k
Atalak maila: 252

Bengtskär itsasargia (finlandieraz: Bengtskärin majakkaUhartediaren itsasoan kokatzen da,  Hankotik (Finlandia) 25 kilometro hego-mendebaldera. Itsasargia 1906an eraiki zen Bengtskär uharrian eta itsas mailatik 52 metro gora egiten duenez Iparraldeko Herrialdeetan altuena da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasargia egiteko asmoa bazegoen, baina, s/s Helsingfors baporea 1905ean Lübecktik Helsinkira zihoala inguru hartan hondartu zenean, hainbat tripulatzaile harrapatuta geratu edota itota hil zirela, proiektua premiazkoa bihurtu zen eta hurrengo urtean zehar amaitu zuten, Florentin Granholm arkitektuaren diseinua jarraituz. Hasieran petroleozko argi berezi bat zuen, Parisen egina, 20 itsas milietako irismena zuena. Sirena bat ere bazuen, hain indartsua itsasargia dardarka jartzen zela jotzean.

Sortu zenetik Neguko Gerrararte (1939ko azaroa-1940ko martxoa) 5 familia bizi ziren itsasargian urte osoan, langileak eta beraien sendikoak. Ume asko zeudenez irakasle bat ekarri zuten uharrira baino gerren ondorioz lekua utzi eta langileek ez zituzten sendikoak berriro eraman. Jarraipenaren Gerran gatazka bortitzak izan ziren behatokia eskuratu nahian, aztarnak oraindik ikusgai daudela itsasargiko sarrerako eskaloietan. Sobietar tropak Hankon kokaturik zeudela, itsasargia finlandiar behaketa postua zela eta asaldaturik, lehertu eta suntsitzen saiatu ziren Bengtskäreko Gatazkan, 1941ean[1].

1968an automatizatua izan zenetik utzia geratu zen itsasargia. Urteetako hondatzea ez areagotzeko Turkuko Unibertsitateari elokatu zioten itsasargia eta 1995ean, berriztatzea amaituta, publikoari eta turismoari ireki zuten. 2000. urtean, Turku Unibertsitateko Fundazioak itsasrgia erosi zuen[2].

Gaur egun, Bengtskär itsasargia helmuga turistiko ezaguna da  eta urtero, gutxi gorabehera, 13.000-15.000 turista inguruk bisitatzen du. Itsaargian bertan museo bat eta granitoz eginiko sauna duen hotel txiki bat daude[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Sader, Marta, ¿Quieres dormir en un precioso y gigantesco faro histórico?, . Noiz kontsultatua: 2017/11/15.
  2. (Ingelesez) History, . Noiz kontsultatua: 2017/11/15.
  3. (Gaztelaniaz) Paula, la farera de Bentskär, . Noiz kontsultatua: 2017/11/15.

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]