Benito Loigorri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Benito Loigorri
Benito Loygorri.png
Bizitza
Jaiotza Biarritz1885eko irailaren 4a
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Heriotza 1976ko otsailaren 1a (90 urte)
Jarduerak
Jarduerak hegazkinlaria

Benito Loigorri Pimentel (Biarritz, 1885eko irailaren 4a - Madril, 1976ko otsailaren 1a) gipuzkoar ingeniari eta hegazkinlaria izan zen, euskal hegazkinlaritzaren aitzindarietako bat izan zena.

18 urte zituela, Wright anaiak Pauen eta Le Mansen hegan egiten ikusi ondoren, hegazkinlari izateari ekin zion. 1910eko abuztuaren 30ean FAIren baimena lortu zuen. Mourmelon-le-Grandeko Voisins eskolan lortu zuen, Henri Farmanek eraikitako biplano bat (Gnome 50HP motorra zuena) erabiliz. Horrela espainiar herritartasuna zuen lehenengo hegazkinlari bilakatu zen.

1910eko urriaren 1ean Donostian erakustaldia egiten ari zela, istripu bat izan eta hegazkina Ondarretan erori zen.[1] 1911n Cuatro Vientos aireportua inauguratu zuen erakustaldia egin zuen. Horretarako Emilio Herrerarekin batera, Farman hagazkin bat erabili zuen.[2]

Farman enpresaren ordezkaria, Espainiako Armadari lehenengo hegazkinak saldu zizkion. 1914an Mexikora joan eta hegazkinlari eskola bat sortu zuen. 1910eko hamarkadaren amaieran istripu bat izan zuen Bridgeporten. Istripuaren ondorioz, hegazkinlaritza utzi eta ingeniaritzari ekin zion. General Motorsen lan egin zuen eta 1932 eta 1949 artean General Motors Iberia (Espainia eta Portugal) zuzendu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]