Bentaberriko gurutzea (Agurain)

Koordenatuak: 42°51′20″N 2°23′22″W / 42.85546°N 2.38931°W / 42.85546; -2.38931
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bentaberriko gurutzea (Agurain)
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaAgurain
Koordenatuak42°51′20″N 2°23′22″W / 42.85546°N 2.38931°W / 42.85546; -2.38931
Map
Ondarea
EJren ondarea96

Bentaberriko gurutzea Aguraingo Gordoa bidean dagoen harrizko gurutze bat da, San Jorge auzoaren atarian, Zadorraren eskuinaldean. Pizkundeko gurutzadura bat da, XVI. mendeaz geroztik bertan dagoena.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun, Gordoako bidean kokatzen da, Oriamendiren magalean (Alto de la Nevera ere deitua). Garai batean, Zalduondo edo Araiatik zetozen erromes errepideek, Madalenako ospitalean bat egin eta Agurainera zuzentzen ziren. Aldiz, Bentaberriko gurutzean, errepidea banatu egiten zen: Agurainera sartzen zena, batetik, eta hiribildua Zadorra gurutzatu baino lehen mendebaldetik saihesten zuena, bestetik.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru zati nagusitan banatzen da: idulkia, fustea, eta gurutzedun kapitala. Fusteak kiribiletan igotzen diren ildaskaz marratuta dago eta, fustearen gainean, kapitela du, hostoz eta bolutaz hornitua, ordena konposatu bat gogora ekartzen dutenak. Horren gainean, gurutzearen oinarria bermatzen da, bi heraldika motibo dituena: aurrealdean, tokiko jaunen, Otxoa de Txintxetruen armarria; atzealdean, berriz, Lazarragen armarria.[1]

Gurutzearen aurrealdean, Kristo Gurutziltzatua erakusten du, eskuinean zutik Andre Maria duela. Atzealdean, berriz, Andre Mariaren irudi bat du. Idulkiaren inskripzio batean, "Pedro Ochoa" irakur daiteke, XVII. mende hasieran gurutzea egiteko pagatu zuena.[1]

Babesleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otxoa de Txintxetru leinuaz gain, lazarragatarrak ere aipatzen dira. Biak ere itzal handiko familiak izan ziren Agurainen eta herritik kanpora XVII. mende hasieratik.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) (1922-2005), Portilla Vitoria, Micaela,; (1922-2005), Portilla Vitoria, Micaela,. (). Por Álava, a Compostela  : una ruta europea : del paso de San Adrián al Ebro / Micaela J. Portilla.. , 76-77 or. (Noiz kontsultatua: 2018-09-09).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]