Bentley

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bentley Continental GT (II), 2011koa

Bentley Motors Limited 1919ko urtarrilaren 18an Walter Owen Bentleyk sortu zuen Ingalaterrako automobil ekoizle bat da eta W. O. Bentley bezala ere ezagutzen da.

Bentley Lehenengo Mundu Gerran aeronautikako motorrak egitearren zen ezaguna, batik bat Bentley B.R.1a. 1929ko Depresio Handia dela eta 1931n Bentleyk porrot egin zuen eta Rolls-Royce etxeak eskuratu zuen. 1998tik Volkswagen taldekoa da.

2004an 7.686 automobil ekoitzi zituen marka britainiarrak, aurreko urtean ekoitzi zituen 1.017tik igoera nabarmena. Zenbaki horiekin bere bi etsai nagusien salmentak gainditu zituen: Rolls-Royce eta Maybach. Salmenten igoera hori, luxozko ibilgailuen, (Mercedes Benz Clase S, BMW Serie 7, Audi A8 eta antzekoen), eta luxo handiko ibilgailuen, Rolls-Royce eta Maybachek dituzten bezalakoen, artean aintzat hartu gabe zegoen segmentu batera zuzendu izanagatik lortu zuten. Konpainiaren bandera-ontzia Continental GT kupea izan zen, eta Continental Flying Spur modeloak lortutako maila bermatzen laguntzea espero da.

2007an Bentleyk 10.884 ibilgailu ekoitzi zituen, aurreko urtearekiko 18,6%ko igoerarekin.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bentley Aldatu lotura Wikidatan