Beola jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beola jauregia
Galtzada jauregia
Galtzada edo Beola jauregia 2, almandoz, Baztan. Nafarroa, Euskal Herria.jpg
Galtzada edo Beola jauregiaren ikuspegia.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa
Herria Baztan
Koordenatuak 43° 05′ N, 1° 37′ W / 43.09°N,1.61°W / 43.09; -1.61Koordenatuak: 43° 05′ N, 1° 37′ W / 43.09°N,1.61°W / 43.09; -1.61
Arkitektura
Webgunea http://www.beola.com/

Beola jauregia edota Galtzada jauregia Nafarroako Baztan udalerriko Almandoz udalerrian dagoen jauretxe bat da. Gaur egun bertan hotela eta jatetxea daude.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kale Nagusiaren 13. zenbakian dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendean eraiki zen. 1980an Alicia Bidegain Inda eta Bernardo Beola Gaztanbide senar-emazteek jauregia erosi eta lehen mailako jatetxe eta hotela izateko zaharberritu eta egokitu zuten.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendeko Baztango eraikin zibilen adibide garbia da, harlanduzko hormak ditu, bai eta aurrealdean armarria ere. Bere barne egitura haritz egurrezko haga eta eusgarriez osatua dago, lau uretako teilatu bat duelarik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]