Berenguela López de Haro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Berengaria Lopez Harokoa» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Berenguela López de Haro
Bizitza
Jaiotza Naiara, 1220
Herrialdea Gaztelako Erresuma
Heriotza Naiara, 1296 (75/76 urte)
Hobiratze lekua Gasteizko San Frantzisko komentua
Familia
Aita Lope Diaz II.a Harokoa
Ama Urraka Alfontso Leongoa
Ezkontidea(k) Rodrigo González Girón (en) Itzuli  (1254 -  1256)
Anai-arrebak
Leinua Haro leinua
Jarduerak
Jarduerak aristokrata

Berenguela Lopez Harokoa ( Naiara , 1220 - ib., c. 1296), Lope Díaz Haroko II.a Buru gogorra kondearen, Bizkaiko seigarren jaunaren, eta Urraka Alfontso Leongoaren alaba zen eta, beraz, Alfontso IX.a Leongo erregearen iloba[1], ilegitimoa eta Alfonso X Jakitunaren lehengusina [2].

Bere nebak ziren: Diego López III de Haro, Bizkaiko zazpigarren jauna; Sancho López de Haro; Lope Lopez de Haro <i>El Chico</i>; Alonso López de Haro, Juan Alfonso Haroko Cameroseko jaunaren aitona. Bere aita Toda de Santa Gadearekin, Aiarako jaunen, Salcedotarren, sendiko andrearekin ezkondu zenez, honako neba-arrebaorde hauek ere bazituen Mencía López de Haro, Portugaleko erregina Antso II.arekin ezkondu zelako (nahiz eta, ondoren, ezeztatu ezkontza); Lope Díaz de Haro, Segoviako apezpikua; eta Diego López de Salcedo, ezkonduta zegoena Maria Álvarez de Albornoz-ekin, Álvaro Fernández Potesta-ren alaba.

1254 baino lehen, Rodrigo González Girón-ekin, Gonzalo Rodríguez Girónen semearekin, ezkondu zen. Berenguela bere hirugarren eta azken emaztea izan zen. Bere senarra baino luzeago bizi izan zen eta bere testamentu-betearazlea izan zen.[3]

Berenguelak 1296ko abuztuaren 17an eman zuen testamentua[4]. Testamentuan borondatea gisa bere diruen zati bat eman zuen lurperatuko zuten eraikina eraikitzeko: Gasteizko San Frantzisko komentuko eliza nagusia. Hori horrela, bere testamentuan, hil osteko bere eskaera betetzen ez zituztenak madarikatu zituen "Sea dado todo en la iglesia que yo me mando enterrare que nunca sea llevado dende a otra parte en ninguna guissa, e si alguno quisiera ir contra esto…sea maldito como Judas e Datan e Abiron […]. " [5]

Naiarako ( Errioxa) Santa Maria la Real monasterioan hilobia zuen, eta diru emanaldiak egin zizkion[6], baina badirudi Gasteizko San Frantzisko komentuan lurperatu zuten, Elisabet Gaztelakoa, Leonor Guzmángoa eta María Mendozarekin batera [7] [8] .

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Estepa Díez, Carlos. (2003). Las Behetrías Castellanas. Junta de Castilla y León, Consejería de Cultura y Turismo, I. liburukia, 294. or. or. ISBN ISBN 84-9718-117-4.
  2. CONVENTO DE SAN FRANCISCO DE VITORIA-GASTEIZ (DESAPARECIDO). . Noiz kontsultatua: 2019-03-27.
  3. Barón Faraldo, Andrés. (2006). Grupos y dominios aristocráticos en la Tierra de Campos oriental, Siglos X-XIII. Palencia: Monografías, 189 or. ISBN 84-8173-122-6..
  4. Barón Faraldo, Andrés. (2006). Grupos y dominios aristocráticos en la Tierra de Campos oriental, Siglos X-XIII. Palencia: Monografías, 189 or. ISBN 84-8173-122-6.
  5. CONVENTO DE SAN FRANCISCO DE VITORIA-GASTEIZ (DESAPARECIDO). . Noiz kontsultatua: 2019-03-27.
  6. Fray Juan de Salazar O.S.B.. [http://www.vallenajerilla.com/berceo/rioja-abierta/salazar/lopezdeharo.htm DE LAS PERSONAS INSIGNES EN LETRAS Y ARMAS NATURALES DE LA CIUDAD DE NAGERA. ] . Noiz kontsultatua: 2019-03-27.
  7. García Gómez, Ismael. El desaparecido Castillo de Vitoria en la actual iglesia de San Vicente. . Noiz kontsultatua: 2019-03-27.
  8. Góngora, Francisco. «La capilla de las mujeres» El Correo . Noiz kontsultatua: 2019-03-27.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Barón Faraldo, Andrés (2006). Grupos y dominios aristocráticos en la Tierra de Campos oriental, Siglos X-XIII. Palencia: Monografías. ISBN 84-8173-122-6.
  • Estepa Díez, Carlos (2003). Las Behetrías Castellanas, Tomo I. Junta de Castilla y León, Consejería de Cultura y Turismo. ISBN 84-9718-117-4.