Edukira joan

Berenize I.a Egiptokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Berenize I.a Egiptokoa

Faraoi

Bizitza
JaiotzaMazedoniako Erresuma, K.a. 340
HerrialdeaPtolomeotar Erresuma
HeriotzaPtolomeotar Erresuma, ezezaguna (2363/2364 urte)
Familia
AitaMagas of Macedon
AmaAntigone of Macedon
Ezkontidea(k)Ptolomeo I.a  (K.a. 317 -  ezezaguna)
Philip (en) Itzuli  (K.a. 325 -  K.a. 318)
Seme-alabak
LeinuaPtolomeotar dinastia
Jarduerak
Jarduerakezkontidea

Berenize I.a Egiptokoa (antzinako grezieraz: Βερενίκη Α' της Αιγύπτου; ? - K.a. 281/275a) Egiptoko erregina izan zen, Ptolomeo I.a Soterren hirugarren emaztea eta Arsinoe II.a eta Ptolomeo II.a Filadelfoaren ama.

Berenize, Egiptora, Ptolomeoren bigarren emaztea izan zen Euridizeren segizioan iritsi zen, Ptolomeo, honekin ezkondu zelarik, honen aita zen Mazedoniako Antipatrorekin zuen adostasun politiko baten bere zatia betez.

K.a. 317 inguruan, Berenize eta Ptolomeo I.a ezkondu ziren. Berarentzat, erregearen arrebaorde bihurtzen zuen genealogia bat asmatua izan zen, faraoiek zuten euren arrebekin ezkontzeko ohitura jarraituz.

K.a. 308an izan zuen Ptolomeo II.a Filadelfoa, eta, K.a. 290ean, Ptolomeok Egiptoko erregina izendatu zuen. K.a. 285ean, bere seme Ptolomeo II.a erregeorde eta bere aitaren oinordeko izendatua izan zen, Euridizeren semeek zuten tronurako nahiaren aurka.

Ptolomeo II.aren bigarren emaztea, bere arreba Arsinoe II.a izan zen, hau ere Berenizeren alaba.

Bere bizitza, Tessa Korberren liburu batean eleberri bihurtua izan da.