Zelulosa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: ar, bg, bs, ca, cs, da, de, el, eo, es, et, fa, fi, fr, gl, he, hr, hu, id, io, is, it, ja, lt, mk, ms, nl, nn, no, oc, pl, pt, qu, ro, ru, sh, simple, sk, sl, sq, sr, su, sv, ta, th, tr, uk, vi, zh
t Robot: Automated text replacement (- aurkitzen da + dago & - aurkitzen dira + daude & - aurkitzen den + dagoen & - aurkitzen dena + dagoena & - aurkitzen dela + dagoela & - aurkitzen zen + zegoen & - aurkitzen baita + baitago)
1. lerroa: 1. lerroa:
'''Zelulosa''' [[glukosa]] molekulez osatutako [[polisakarido]]a da, naturan oso ugaria dena. Zurruna da, eta uretan eta disolbatzaile organikoetan disolbaezina. [[Landare]]etan aurkitzen da batez ere.
'''Zelulosa''' [[glukosa]] molekulez osatutako [[polisakarido]]a da, naturan oso ugaria dena. Zurruna da, eta uretan eta disolbatzaile organikoetan disolbaezina. [[Landare]]etan dago batez ere.





18:35, 19 abuztua 2009ko berrikusketa

Zelulosa glukosa molekulez osatutako polisakaridoa da, naturan oso ugaria dena. Zurruna da, eta uretan eta disolbatzaile organikoetan disolbaezina. Landareetan dago batez ere.


Egitura kimikoa

Almidoi eta glukogenoaren antzera, zelulosa glukosaz osatutako polisakaridoa da. Baina substantzia horien aldean, zelulosa beta-glukosaz osatua da, almidoiak eta glukogenoak alfa-glukosa duten bitartean.

Zelulosaren formula (C6H10O5)n da, n aldakorra izanik, baina beti 200 baino handiagoa.

Zelulosaren egitura; ezkerrean, β-glukosa; eskuinean, β-glukosa batzuk lotuta

Zelulosaren katea lineala da, eta ez du alboko adarrik (glukogenoak bai).

Ulergarria denez, zelulosaren erabateko hidrolisiak glukosa ematen du.

Biodegradagarria da.


Funtzioa

Zelulosa landareen polisakarido nagusia da, eta landareen zelula horma osatzen du. Landare baten zelula hormaren %40a zelulosa da; zurarena, %50 eta kotoiak zelulosa du %90ean.

Almidoi eta glukogenoaren aldean zelulosak funtzio desberdina du; haien zeregina energia pilatzea da, zelulak erabiltzeko. Zelulosaren funtzioa, berriz, zelularen egitura mantentzean datza, euskarri gisa aritzen baita landare eta algen zelula horman.

Zelulosa naturan dagoen polisakaridorik ugariena da, biosferak duen karbonoaren erdia baino gehiago zelulosa eran baitago.

Animalia gehienek (gizakiak barne) ezin dute zelulosa digeritu, ez baitute β-1,4 lotura glukosidikoa apurtzeko behar den entzima (zelulasa). Animalia belarjaleek, berriz, zelulasa duten bakterioak dituzte haien hesteetan, eta bakterio horiei esker zelulosa digeritzen dute.


Erabilera industriala

Zelulosak erabilera industrial anitzak ditu: plastikoak, zeta, zeluloideak, zelofana, papera eta kartoia, besteak beste, zelulosarekin ekoizten dira.

Era berean, zura, kotoia eta lastoa dira zelulosaren iturri nagusiak.