Glukogeno

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Glukogenoaren egitura molekularra

Glukogenoa glukosa molekulez osatutako polisakaridoa da, animaliengan dagoena. Egitura kimikoari eta betetzen duen funtzioari dagokionez antz handia du almidoiarekin, hori dela eta "animalien almidoi" deritzo. Gibelean eta giharretan pilatzen da.

Egitura kimikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfa-glukosaz osatuta dago glukogenoa, almidoiaren antzera. Egiturari dagokionez antza handia du almidoiaren amilopektinarekin, baina honen aldean bere kateak erramifikazio edo adar gehiago ditu. Bere pisu molekularra oso handia da (glukogeno molekula batek 100.000 glukosa molekula baino gehiago izan ohi ditu).

Glukogenoa disolbagarria da uretan. Aipatutako erramifikazioek disolbagarritasun hori areagotzen dute.

Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Glukogenoa animalien erreserba energetikoa da. Gibelean eta gihar-zeluletan pilatzen da batez ere, eta glukogenesi izeneko prozesuan sortzen da. Bere erabateko hidrolisiak glukosa ematen duenez, gorputzak energia asko behar duenean erabiltzen du, glukosa katabolizatuz (ikus "gluzidoen katabolismoa").

Bestalde, ornodunen odolean dagoen glukosa kopurua hormona batzuek kontrolatzen dute. Zehazki, glukagoiak glukogenoaren hidrolisia eragiten du, eta horren ondorioz odolean agertzen den glukosa kopurua igo egiten da. Intsulina, berriz, kontrako efektua du: glukogenoaren pilaketa bultzatzen du, gibelean gordetzen dena; horren ondorioz odoleko glukosa maila jaitsi egiten da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Glukogeno Aldatu lotura Wikidatan