Trinitrotolueno: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
An13sa (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
47. lerroa: 47. lerroa:
[[da:Trotyl]]
[[da:Trotyl]]
[[de:Trinitrotoluol]]
[[de:Trinitrotoluol]]
[[el:2,4,6-τρινιτροτολουόλιο]]
[[el:Τρινιτροτολουόλη]]
[[en:Trinitrotoluene]]
[[en:Trinitrotoluene]]
[[eo:TNT]]
[[eo:TNT]]

02:23, 2 apirila 2010ko berrikusketa


2,4,6-Trinitrotoluenoa

Trinitrotoluenoa (TNT) edo 2,4,6-trinitro-1-metilbenzenoa (IUPAC notazioa) kolore hori argiko kristalezko hidrokarburo aromatikoa da, 81 ºC-tan urtzen dena. Lehergailuak egiteko konposatu kimikoa da eta hainbat nahasketa-leherkorretatik sortzen da, adibidez amatola, TNT amonio nitratoarekin nahastuz sortzen dena. Toluenoaren nitrataziotik sortzen da (C6H5CH3); zeinen formula kimikoa C6H2(NO2)3CH3.

Finduta dagoenean, trinitrotolueno nahiko egonkorra da eta nitroglizerinarekin alderatuz, erlatiboki marruskadurarentzat, kolpeentzat edo astinketarentzat soraioa da. 2 kg-ko masa bat 35 cm-ko altueratik bere gainera erortzean lehertzen da (hau da, 2 kg 2,6 m/s-ra, edo 6,86 Jouletako energia). Bere lehertze-tenperatura anhidridoa denean, 470 °C-koa da, beraz detonagailu bat erabili behar da.


Leherketa ondorengo erreakzioen bidez gertatzen da:

C6H2(NO2)3CH3 → 6CO+2.5H2+1.5N2+C

C6H2(CH3)(CH2)2 → 6CO+0.5CH4+0.5H2+1.5N2

Leherketako gasen analisia honakoa da:

Konposatua Ehunekoa
CO2 3,7 %
CO 70,5 %
H2 1,7 %
N2 19,9 %
C 4,2 %

Ez du metalekin erreakzionatzen, ezta ura xurgatzen ere. Horregatik, oso egonkorra da denbora-tarte luzeetan almazenatua izateko, dinamita ez bezala.