Ekialdeko Mendikatea (Kolonbia): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
No edit summary
16. lerroa: 16. lerroa:
* [[Cordillera Central (Kolonbia)]]
* [[Cordillera Central (Kolonbia)]]


[[Kategoria:Kolonbiako geografia]]
[[Kategoria:Kolonbiako mendiak]]
[[Kategoria:Andeak]]
[[Kategoria:Andeak]]



21:16, 18 urria 2011ko berrikusketa

Ekialdeko mendilerroaren kokapena

Cordillera Oriental edo Ekialdeko mendilerroa Kolonbiako Andeetako hiru mendilerro paraleloetako bat da. Hegomendebalde-iparrekialde norabidean Kolonbiako mendigunetik (Huila departamendua) Guajira penintsularaino luzatzen da. Iparraldean, Nudo de Santurbánen, bi mendilerrotan banatzen da: Venezuelako Cordillera de Mérida eta Kolonbiako Perijá mendilerroa. 1.200 kmko luzera eta 130.000 km²-ko azalera du.

Mendilerroaren mendebaldea Magdalena ibaiaren arrokoa da. Ekialdeko isurialdea, berriz, Amazonas, Orinoko eta Catatumbo ibaien arroen artean banatzen da.

Erliebean Altiplano cundiboyacense goi-ordokia, Sumapaz (4.560 m), Chingaza (3.950 m) eta Pisba (3.900 m) paramoak eta Sierra Nevada del Cocuy nabarmentzen dira. Azken honetan dago mendilerro honetako gailurrik garaiena: Ritacuba Blanco (5.410 m).

Cauca, Caquetá, Huila, Tolima, Meta, Cundinamarca, Boyacá, Santander, Norte de Santander, Cesar eta La Guajira departamenduak zeharkatzen ditu. Hiri garrantzitsuenak Bogotá, Girardot, Cúcuta eta Bucaramanga dira[1].

Erreferentziak

  1. Todacolombia.com: Cordillera Oriental

Ikus, gainera