Ekialdeko Mendikatea (Kolonbia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ekialdeko Mendikatea (Kolonbia)
Cordillera Orientale de Colombia.jpg
Datu orokorrak
Mendirik altuena Ritacuba Blanco Itzuli
Garaiera 5.410 m
Luzera 1.300 km
Zabalera 170 km
Azalera 144.252 km²
14.435.811.111 km²
Geografia
Koordenatuak 6° 29′ 03″ N, 72° 17′ 49″ W / 6.4842744°N,72.2970708°W / 6.4842744; -72.2970708Koordenatuak: 6° 29′ 03″ N, 72° 17′ 49″ W / 6.4842744°N,72.2970708°W / 6.4842744; -72.2970708
Mendilerroa Andeak
Herrialdea Kolonbia

Ekialdeko Mendikatea[1] Kolonbiako Andeetako hiru mendikate paraleloetako bat da. Hego-mendebalde ipar-ekialde norabidean Kolonbiako mendigunetik (Huila departamendua) Guajira penintsularaino luzatzen da. Iparraldean, Nudo de Santurbánen, bi mendikatetan banatzen da: Meridako mendilerroa (Venezuela) eta Perijako mendilerroa, Kolonbia eta Venezuelaren arteko muga egiten duena. 1.200 kmko luzera eta 130.000 km²-ko azalera du.

Mendikatearen mendebaldea Magdalena ibaiaren arrokoa da. Ekialdeko isurialdea, berriz, Amazonas, Orinoko eta Catatumbo ibaien arroen artean banatzen da.

Erliebean Altiplano cundiboyacense goi-ordokia, Sumapaz (4.560 m), Chingaza (3.950 m) eta Pisba (3.900 m) paramoak eta Sierra Nevada del Cocuy nabarmentzen dira. Azken honetan dago mendikate honetako gailurrik garaiena: Ritacuba Blanco (5.410 m).

Cauca, Caquetá, Huila, Tolima, Meta, Cundinamarca, Boyacá, Santander, Norte de Santander, Cesar eta La Guajira departamenduak zeharkatzen ditu. Hiri garrantzitsuenak Bogotá, Girardot, Cúcuta eta Bucaramanga dira[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia (2012-05-25) 170. araua: Amerikako toponimia .
  2. Todacolombia.com: Cordillera Oriental

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ekialdeko Mendikatea (Kolonbia) Aldatu lotura Wikidatan