Gatzarrieta: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
t Robot: Cambios triviales
t Xabier Armendaritz moved page Aldabe to Gatzarrieta: EODA
(Ez dago alderik)

15:20, 27 apirila 2012ko berrikusketa

Aldabe Gorbeiako mendilerroan dagoen mendia da, Gatzarrieta izenez ere ezagutakoa, Aldape igarobidetik hur dago, Arrabako landetatik hogei bat minututara.

Arraba eta Egiriñao banatzen dituen gailur esanguratsuena da. Izan ere, nahiz eta altuera baxua eduki, bakarrik dagoenez, inguruko paisaia eta tontorrak miresteko begiratoki zoragarria da.


Iriste Bideak

  • Pagomakurre: Ibilbidea Pagomakurren hasten da, bertara Areatzatik autoz ailega daiteke. Nahi izanez gero Areatza herri erdigunetik ere oinez igo daiteke ibilbide luzeago bat osatuz.


Fitxa Teknikoa

  • Altuera: 1.177 metro.
  • Mendilerroa: Gorbeia.
  • Hasiera: Pagomakurre
  • Altuera tartea: 295 metro.
  • Denbora: 2 ordu eta 30 min.
  • Koordenatuak: 43º 0.3´Iparralde. 2º 47´ Mendebalde.
  • Zailtasuna: Erdibidekoa. Behe laino, euri eta edurrarekin desegokia.
  • Ikustekoak: Arrabako landak, Aldapeko igarobidea eta Gorbeia mendilerroa.


Bestelako Datuak

  • Gomendatutako bisitak: Orozko, Zeanuri eta Areatzako herriguneak. Antzinako errotak, errementeriak eta ehun urtetik gorako baserriak.
  • Zerbiztuak: Arrabak landetan aterpetxeak eta Federazioko taberna. Era guztietako zerbitzuak Arratia bailaran.
  • Tontorretik ikuspegia: Arraba eta Lekanda (I). Gorbeia (H). Aramotz eta Anboto (E). Jesuri, Arrola eta Salbada Mendilerroa (M).
  • Mendi Bizikletak: Arrabako landetaraino. Bizikleta aterpetxean utzi daiteke.

Ikus, gainera