Tadeusz Kościuszko: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
t Josugoni moved page Tadeusz Andrzej Bonawentura Kosciuszko to Tadeusz Kościuszko over redirect |
(Ez dago alderik)
|
22:36, 15 uztaila 2012ko berrikusketa
Tadeusz Kościuszko | ||
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Izen osoa | Tadeusz Andrzej Bonawentura Kościuszko | |
Jaio | 1746ko otsailaren 4a | |
Mereczowsczyzna (Poloniar-Lituaniar Batasuna) | ||
Hil | 1817ko urriaren 15a | |
Solothurn (Suitza) | ||
Sinadura |
Tadeusz Andrzej Bonawentura Kosciuszko (Mereczowsczyzna, Poloniar-Lituaniar Batasuna, gaur egun Kosava, Bielorrusia, 1746ko otsailaren 4a - Solothurn, Suitza, 1817ko urriaren 15a) poloniar militarra eta abertzalea izan zen.
Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerran (1776-1783) parte hartu zuen. 1784. urtean itzuli zen Poloniara, eta Errusiaren aurka borrokatzen ari ziren poloniar iraultzaileekin bat egin zuen. Frantzian eta Alemanian izan ondoren krakoviarrak errusiarren aurka altxa zitezen lortu zuen, eta errusiarren kontra garaipena lortu zuen Racławicen. Varsoviako setioa haustera behartu zituen prusiarrak, baina horien eta errusiarren artean menderatu zuten Kosciuszkoren armada, eta preso eraman zuten (1794-1796). Parisen eta Suitzan bizi izan zen ondoren, eta teknika militarrari buruzko hainbat obra idatzi zituen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tadeusz Kościuszko |