Trinitrotolueno: berrikuspenen arteko aldeak
t robota Erantsia: az:Trinitrotoluol |
t r2.7.2+) (robota Aldatua: pt:Trinitrotolueno |
||
74. lerroa: | 74. lerroa: | ||
[[pl:Trotyl]] |
[[pl:Trotyl]] |
||
[[pnb:ٹی این ٹی]] |
[[pnb:ٹی این ٹی]] |
||
[[pt: |
[[pt:Trinitrotolueno]] |
||
[[ro:Trinitrotoluen]] |
[[ro:Trinitrotoluen]] |
||
[[ru:Тринитротолуол]] |
[[ru:Тринитротолуол]] |
09:02, 13 iraila 2012ko berrikusketa
2,4,6-Trinitrotoluenoa |
Trinitrotoluenoa (TNT) edo 2,4,6-trinitro-1-metilbenzenoa (IUPAC notazioa) kolore hori argiko kristalezko hidrokarburo aromatikoa da, 81 ºC-tan urtzen dena. Lehergailuak egiteko konposatu kimikoa da eta hainbat nahasketa-leherkorretatik sortzen da, adibidez amatola, TNT amonio nitratoarekin nahastuz sortzen dena. Toluenoaren nitrataziotik sortzen da (C6H5CH3); zeinen formula kimikoa C6H2(NO2)3CH3.
Finduta dagoenean, trinitrotolueno nahiko egonkorra da eta nitroglizerinarekin alderatuz, erlatiboki marruskadurarentzat, kolpeentzat edo astinketarentzat soraioa da. 2 kg-ko masa bat 35 cm-ko altueratik bere gainera erortzean lehertzen da (hau da, 2 kg 2,6 m/s-ra, edo 6,86 Jouletako energia). Bere lehertze-tenperatura anhidridoa denean, 470 °C-koa da, beraz detonagailu bat erabili behar da.
Leherketa ondorengo erreakzioen bidez gertatzen da:
C6H2(NO2)3CH3 → 6CO+2.5H2+1.5N2+C
C6H2(CH3)(CH2)2 → 6CO+0.5CH4+0.5H2+1.5N2
Leherketako gasen analisia honakoa da:
Konposatua | Ehunekoa |
---|---|
CO2 | 3,7 % |
CO | 70,5 % |
H2 | 1,7 % |
N2 | 19,9 % |
C | 4,2 % |
Ez du metalekin erreakzionatzen, ezta ura xurgatzen ere. Horregatik, oso egonkorra da denbora-tarte luzeetan almazenatua izateko, dinamita ez bezala.