Alta Cerdanya: berrikuspenen arteko aldeak
tNo edit summary |
tNo edit summary |
||
73. lerroa: | 73. lerroa: | ||
Gogoan izan [[Llívia]] geografikoki '''Alta Cerdanya''' dela baina estatuen arteko hitzarmenean [[Espainia]]ren menpean geratu zenez [[Baixa Cerdanya]]n kokatzen dela. |
Gogoan izan [[Llívia]] geografikoki '''Alta Cerdanya''' dela baina estatuen arteko hitzarmenean [[Espainia]]ren menpean geratu zenez [[Baixa Cerdanya]]n kokatzen dela. |
||
[[La Cabanassa]], [[Montlluís]], [[Planès]] eta [[Sant Pere dels Forcats]] Alta Cerdanyan kokatu ohi dira eta hala egiten du [[Gran Enciclopèdia Catalana]]k; aldiz, ''Nomenclàtor toponímic de la Catalunya del Nord'' lanak <ref>[http://www.iec.cat/gc/digitalAssets/9590_NomenclatorCatNord.pdf [[IEC]]k eta [[Perpinyàko Unibertsitatea]]k eginiko izendegia.]</ref> [[Conflent]]en sartzen ditu. |
[[La Cabanassa]], [[Montlluís]], [[Planès]] eta [[Sant Pere dels Forcats]] Alta Cerdanyan kokatu ohi dira eta hala egiten du [[Gran Enciclopèdia Catalana]]k; aldiz, ''Nomenclàtor toponímic de la Catalunya del Nord'' lanak <ref>[http://www.iec.cat/gc/digitalAssets/9590_NomenclatorCatNord.pdf [[IEC]]k eta [[Perpinyàko Unibertsitatea]]k eginiko izendegia.]</ref> [[Conflent]]en sartzen ditu, [[la Perxako mendatea]]k suposatzen duen muga naturalari men eginez. |
||
== Erreferentziak == |
== Erreferentziak == |
17:33, 29 iraila 2012ko berrikusketa
L'Alta Cerdanya Ipar Kataluniako eskualdea da, Cerdanya eskualdeko iparraldea. 1659ko Pirinioetako Hitzarmenaren ostean eskualde natural hau bi zatitan banatuta geratu zen eta harrezkero administrazioz Frantziaren mendean dago. Hitzarmenak Llívia eskualde honetako barrendegi moduan utzi zuen.
Alta Cerdanyako hiriburua Montlluís da[1] baina eskualdearen banaketatik 1790an departamenduak sortu arte Cerdanyako vegueriako hiriburua Sallagosa izan zen. Gaur egun, ordea, Font-romeu, Odelló i Vià da udalerririk populatuena eta beste aldetik Cerdanya osoko hiriburua den eta geografikoki kokapen zentrala hartzen duen Puigcerdà da eskualde osoarentzat gune nagusia, la Guingueta d'Ix, estatuen arteko mugaren beste aldean, berarekin bat eginda dagoela.
Geografia
Iparraldean Okzitania du, ipar-ekialdean Capcir, ekialdean Conflent, hegoaldean Ripollès eta Baixa Cerdanya eta mendebaldean Andorra.
Segre ibaiaren arroan dago; ibai hau Alta Cerdanyan jaiotzen da, Pic del Segreren iparraldeko isurian; beraz, azpieskualdeko urak Segre eta Ebroren bitartez itsasoratzen dira eta horrek Ipar Kataluniako gainontzeko lurrekiko desberdintasun geografiko nabaria markatzen du. Hain zuzen, iparraldeko beste eskualdeetara pasatzeko la Perxako mendatea gainditu behar da.
Ipar Kataluniako eski estazio gehienak Alta Cerdanyan daude.
Udalerriak
Udalerria | Biztanleria[2] |
---|---|
Angostrina i Vilanova de les Escaldes | 549 |
Bolquera | 730 |
la Cabanassa | 622 |
Dorres | 219 |
Èguet | 494 |
Eina | 127 |
Enveig | 621 |
Er | 551 |
Estavar | 409 |
Font-romeu, Odelló i Vià | 2.003 |
la Guingueta d'Ix | 1.166 |
Llo | 133 |
Montlluís | 270 |
Naüja | 63 |
Oceja | 1.282 |
Palau de Cerdanya | 424 |
Planès | 27 |
Porta | 98 |
Portè | 147 |
Sallagosa | 820 |
Sant Pere dels Forcats | 213 |
Santa Llocaia | 140 |
Targasona | 203 |
La Tor de Querol | 367 |
Ur | 308 |
Vallcebollera | 49 |
Gogoan izan Llívia geografikoki Alta Cerdanya dela baina estatuen arteko hitzarmenean Espainiaren menpean geratu zenez Baixa Cerdanyan kokatzen dela.
La Cabanassa, Montlluís, Planès eta Sant Pere dels Forcats Alta Cerdanyan kokatu ohi dira eta hala egiten du Gran Enciclopèdia Catalanak; aldiz, Nomenclàtor toponímic de la Catalunya del Nord lanak [3] Conflenten sartzen ditu, la Perxako mendateak suposatzen duen muga naturalari men eginez.
Erreferentziak
- ↑ Gran Enciclopèdia Catalana
- ↑ INSEEren datuak, 1999.
- ↑ IECk eta Perpinyàko Unibertsitateak eginiko izendegia.
Ikus, gainera
Ipar Kataluniako eskualdeak | |
---|---|
Alta Cerdanya | Capcir | Conflent | Rosselló | Vallespir |