Montlluís

Koordenatuak: 42°30′30″N 2°07′12″E / 42.5083°N 2.12°E / 42.5083; 2.12
Wikipedia, Entziklopedia askea
Montlluís
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Okzitania
DepartamenduaEkialdeko Pirinioak
AlkateaJoëlle Cordelette (en) Itzuli
Izen ofizialaMont-Louis
Mont-Libre
Mont-de-la-Liberté
Posta kodea66210
Geografia
Koordenatuak42°30′30″N 2°07′12″E / 42.5083°N 2.12°E / 42.5083; 2.12
Map
Azalera0.39 km²
Altuera1.600 m
MugakideakLa Llaguna, Sautó eta La Cabanassa
Demografia
Biztanleria147 (2021eko urtarrilaren 1a)
3 (2020)
alt_left 67 (%45,6) (%57,8) 85 alt_right
Dentsitatea376,92 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
mont-louis.net
Udalerria Alta Cerdanyan kokatua.

Montlluís, izen zaharrez el Vilar d'Ovança -edo Ovansa- (katalanez; frantsesez eta ofizialki: Mont-Louis) Katalan Herrietako udalerri bat da, Cerdanyan kokatua. Administratiboki Frantziako Ekialdeko Pirinioak departamenduan dago, Okzitania eskualdean. 2013an 284 biztanle zituen.

Historikoki Alta Cerdanyako hiriburutzat jotzen bada ere, gaur egun beste udalerri batzuek (Font-romeu, Odelló i Vià, la Guingueta d'Ix eta beste) biztanlerian eta hainbat arlotan erruz gainditzen dute; horrez gain, eskualdearen erdigunetik urrun dago eta bada Cerdanyan barik Conflent eskualdean kokatzen duenik ere[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Turismoak garrantzi handia du udalerri ttipi honetan, 1679an Vauban ingeniari militarraren zuzendaritzapean eraikitako zitadela ondo gorde delako. Pirinioetako Hitzarmenaren ostean (1659) Luis XIV.a Frantziakoak gotorlekuaren eraikitzeko agindu zuen, Cerdanya, Conflent eta Capcir eskualdeen artean leku estrategikoa zelakoan. Gaur egun oraindik ere Frantziako Indar Armatuetako unitate batzuek okupatzen dute.

Zitadelaren eraikuntzak (1681-1691) Ovançako gazteluaren suntsipena ekarri zuen; gaztelua 965ean agertzen da aipatua estrainekoz, Sunifred II.a Cerdanyakoaren testamentuan.

2008an frantses estatuan zehar barreiatutako Vaubanek eginiko 12 gotorleku nagusiei UNESCOren Gizateriaren ondare izendapena eman zieten. Erabakiak eztabaida piztu zuen Ipar Katalunian, Frantziaren ekimen militarrak zuritu eta katalan nazioaren nortasun eta memoria historikoaren kontrako erabakia zelakoan[2].

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Montlluís udalerrian erroldatutako biztanleak 284 ziren. Familiak 108 ziren, horien artean 48 pertsona bakarrekoak ziren (28 bakarrik bizi ziren gizonak eta 20 bakarrik bizi ziren emakumeak), 28 seme-alabarik gabeko familiak ziren, 28 seme-alabak dituzten bikoteak ziren eta 4 seme-alabak dituzten guraso-bakarreko familiak ziren.

Biztanleriak, denboran, ondorengo grafikoan ageri den bilakaera izan du:[3]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Etxebizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an 222 etxebizitza zeuden, 112 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 80 bigarren erresidentzia ziren eta 30 hutsik zeuden. 62 etxeak ziren eta 157 apartamentuak ziren. 112 etxebizitza nagusietatik 43 bere jabearen bizilekua ziren, 58 alokairuan okupaturik zeuden eta 11 doan lagata zeuden; 4 etxek gela bat zuten, 14 etxek bi zituzten, 38 etxek hiru zituzten, 24 etxek lau zituzten eta 32 etxek bost zituzten. 34 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 75 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 23 etxetan bat baino gehiago zituzten.[4]

Biztanleria-piramidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009an sexu eta adinaren araberako biztanleria-piramidea hau zen:

Montlluís udalerriko biztanleria-piramidea 2009an [5].
GizonakAdinakEmakumeak
95 +
90-94
85-89
80-84
75-79
70-74
65-69
60-64
55-59
50-54
12 
45-49
16 
40-44
12 
35-39
28 
30-34
12 
25-29
40 
20-24
15-19
10-14
12 
12 
5-9
20 
12 
0tik 4ra
24 

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkatea Legealdia
Michel Aldebert[6] ca. 1815
Christian Pécout 2001-2002
Jean-Michel Larmet 2002 - 2010
Pierrette Cordelette 2010 -

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 218 ziren, horien artean 178 aktiboak ziren eta 40 inaktiboak ziren. 178 pertsona aktiboetatik 170 lanean zeuden (122 gizon eta 48 emakume) eta 8 langabezian zeuden (1 gizon eta 7 emakume). 40 pertsona inaktiboetatik 15 erretiraturik zeuden, 9 ikasten zeuden eta 16 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[7]

Diru sarrerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009an Montlluís udalerrian 92 unitate fiskal zeuden, 188 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 14.923 euro zen.[8]

Ekonomia jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Montlluísko eguzki-labea, munduko zaharrena.

2007an zeuden 41 komertzioetatik, 1 erauzte enpresa zen, 2 janari enpresak ziren, 2 eraikuntza enpresak ziren, 11 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren, 3 garraio enpresak ziren, 7 ostalaritza eta jatetxe enpresak ziren, 1 finantziazio enpresa zen, 1 higiezinen enpresa zen, 2 zerbitzu enpresak ziren, 8 administrazio publikoko enpresak ziren eta 3 «beste zerbitzu jarduera batzuk» multzoan sailkatutako enpresak ziren.[9]

2009an zeuden norbanakoentzako 13 zerbitzu publikoetatik, 1 Ogasun Publikoaren administrazio bulegoa zen, 1 jendarmeria, 1 posta bulegoa, 1 banku bulegoa, 1 igeltseroa, 1 iturgina, 1 ile apaindegia, 5 jatetxeak eta 1 higiezinen agentzia.[10]

2009an zeuden 7 establezimendu komertzialetatik, 2 120 m2 baino gutxiagoko dendak, 1 okindegi zen, 1 harategi zen, 1 liburu denda zen, 1 altzari denda zen eta 1 lore-denda zen.[11]

Eguzki-labea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerraren ostean herri honetan eraikitako eguzki-labea munduko lehena izan zen[12].

Hezkuntza eta osasun ekipamenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009an zegoen osasun-ekipamendu bakarra botika zen.

2009an inguruko herriekin osatutako barreiatutako lehen-hezkuntzako eskola bat zegoen.

Gertuen dauden herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diagrama honek gertuen dauden herriak erakusten ditu.

Herri batzuen distantzia eta kokapen erlatiboa
Herri batzuen distantzia eta kokapen erlatiboa
Mont-LouisMontlluís
Població amb 740 habitants (2000)la Cabanassa (1,0 km)
Població amb 274 habitants (2000)la Llaguna (2,2 km)
Població amb 47 habitants (2000)Planès (2,2 km)
Població amb 82 habitants (2000)Sautó (2,5 km)
Població amb 798 habitants (2000)Bolquera (3,6 km)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luanda errorea in Modulu:Navbar at line 58:Invalid title Cerdanyako udalerriak.