La Guingueta d'Ix

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
la Guingueta d'Ix
 Katalan Herriak
285px
Escut de la Guingueta d'Ix.svg
Administrazioa
Estatua  Frantzia
Eskualdea  Okzitania (eskualdea)
Departamendua Ekialdeko Pirinioak (66)
Barrutia Pradesko barrutia
Kantonamendua Les Pyrénées catalanes
Izen ofiziala Bourg-Madame
Alkatea Jean-Jacques FORTUNY (2014-2020)[1]
INSEE kodea 66025
Postakodea 66760
Demografia
Biztanleria 1.214
% 50 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 50
0
14
15
29
30
44
45
59
60
74
>
75
Eremua 8 km2
Dentsitatea 156,88 bizt/km2
Kokapena
Koordenatuak 42° 26′ 03″ N, 1° 56′ 38″ E / 42.434166666667°N,1.9438888888889°E / 42.434166666667; 1.9438888888889Koordenatuak: 42° 26′ 03″ N, 1° 56′ 38″ E / 42.434166666667°N,1.9438888888889°E / 42.434166666667; 1.9438888888889
La Guingueta d'Ix hemen kokatua: Frantzia
La Guingueta d'Ix
La Guingueta d'Ix
La Guingueta d'Ix (Frantzia)
La Guingueta d'Ix hemen kokatua: Katalan Herriak
La Guingueta d'Ix
La Guingueta d'Ix
La Guingueta d'Ix (Katalan Herriak)
Mugakideak Llívia, Puigcerdà, Palau de Cerdanya, Ur, Santa Llocaia, Naüja eta Oceja
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
www.bourgmadame.fr
Udalerria Alta Cerdanyan kokatua.

La Guingueta d'Ix edo la Guingueta, izen tradizionala les Guinguetes (katalanez; frantsesez eta ofizialki: Bourg-Madame; katalanez Burmadam edo Burg-Madama aldaerak ere erabili izan dira, frantsesekotik eratorria) Katalan Herrietako udalerri bat da, Cerdanya eskualdean kokatua. Administratiboki Frantziako Ekialdeko Pirinioak departamenduan dago, Okzitania eskualdean. 2013an 1255 biztanle zituen eta estatuen arteko mugaz bestaldera dagoen Puigcerdà eskualdeko hiriburuarekin konurbazio txiki bat eratzen du.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cerdanyako bihotzean egonda bete-betean harrapatu zuen Pirinioetako Hitzarmenak behartutako banaketak: bere mugen zati handi bat espainiar estatuari atxikitu zitzaizkion bi udalerrirekin dauka, Puigcerdàrekin hego-mendebaldean eta Llívia barrendegiarekin ipar-ekialdean. Horrez gain, Urrekiko muga, iparraldean, aipatu bi udalak lotzen dituen "errepide neutralak" markatzen du.

Ix zaharra eta Guingueta berriaz gain, 1973tik udalerriaren barruan bi herri gehiago daude, urte horretan Càldegues udalerria anexionatu zuenetik alegia: izen bereko herria eta Onzés (edo Onzés).

Segre ibaiak udalerria zeharkatzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hastapenean Ix herriko les Guinguetes (guingueta = denda, saltoki txikia, batzuetan behin-behinekoa dena) izena eman zitzaion auzoa sortu zen, Pirinioetako Hitzarmenak sortutako Frantziako eta Espainiako Erresumen arteko mugaren ondoan sal-erosketan aritzeko asmoz eraikia. Mugaz gaindiko komertzioari eta kontrabandoari esker Ixeko biztanle gehienak hara mugitu ziren eta guingueta hauek (Euskal Herrian "benta" deituko genituzkeenak) handiago bihurtuz joan ziren, jatorriko herria -Cerdanyako hiriburu historikoa izan zena- garrantzirik gabe utziz.

1815ean Napoleon Bonapartek Angulemako dukea zen Luis Antonio Frantziakoa Bartzelonara deserriratu zuen. Waterlooko guduaren ostean, uztailaren 10ean dukea Puigcerdàn kokatu zen eta la Guinguetako jauntxoek Borboi garrantzitsua zenari (Karlos X.a Frantziakoa izango zenaren semea) ongietorria prestatu zioten. Zapaldu zuen frantses estatuko lehen herriarentzako sari gisa dukeak burg horri Ixeko eremuko hiriburutza eman zion. Bertako batzuek Bourg-Angoulême izendatzea proposatu zuten arren, dukeak Maria Teresa Frantziakoa bere emazte eta lehengusinari (Luis XVI.aren eta Marie Antoinetten alaba nagusia) ohore hori ematea nahiago izan zuen eta, beraz, Bourg-Madame izena jarri zion, andreak zeraman titulua Madame Royale baitzen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an la Guingueta d'Ix udalerrian erroldatutako biztanleak 1.255 ziren. Familiak 539 ziren, horien artean 182 pertsona bakarrekoak ziren (89 bakarrik bizi ziren gizonak eta 93 bakarrik bizi ziren emakumeak), 150 seme-alabarik gabeko familiak ziren, 150 seme-alabak dituzten bikoteak ziren eta 57 seme-alabak dituzten guraso-bakarreko familiak ziren.

Biztanleriak, denboran, ondorengo grafikoan ageri den bilakaera izan du:[2]

Erroldatutako biztanleak

Etxebizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an 993 etxebizitza zeuden, 555 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 321 bigarren erresidentzia ziren eta 117 hutsik zeuden. 385 etxeak ziren eta 607 apartamentuak ziren. 555 etxebizitza nagusietatik 297 bere jabearen bizilekua ziren, 226 alokairuan okupaturik zeuden eta 32 doan lagata zeuden; 2 etxek gela bat zuten, 37 etxek bi zituzten, 110 etxek hiru zituzten, 204 etxek lau zituzten eta 201 etxek bost zituzten. 361 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 272 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 204 etxetan bat baino gehiago zituzten.[3]

Biztanleria-piramidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009an sexu eta adinaren araberako biztanleria-piramidea hau zen:

la Guingueta d'Ix udalerriko biztanleria-piramidea 2009an [4].
GizonakAdinakEmakumeak
95 +
90-94
85-89
12 
80-84
20 
75-79
32 
32 
70-74
32 
40 
65-69
24 
40 
60-64
24 
28 
55-59
48 
32 
50-54
52 
40 
45-49
52 
56 
40-44
56 
48 
35-39
44 
20 
30-34
44 
16 
25-29
40 
20 
20-24
20 
53 
15-19
52 
48 
10-14
60 
20 
5-9
40 
12 
0tik 4ra
32 

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 820 ziren, horien artean 614 aktiboak ziren eta 206 inaktiboak ziren. 614 pertsona aktiboetatik 571 lanean zeuden (295 gizon eta 276 emakume) eta 42 langabezian zeuden (19 gizon eta 23 emakume). 206 pertsona inaktiboetatik 67 erretiraturik zeuden, 61 ikasten zeuden eta 78 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[5]

Diru sarrerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009an la Guingueta d'Ix udalerrian 507 unitate fiskal zeuden, 1.102 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 16.371 euro zen.[6]

Ekonomia jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an zeuden 198 komertzioetatik, 3 erauzte enpresak ziren, 1 janari enpresa zen, 6 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresak ziren, 59 eraikuntza enpresak ziren, 27 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren, 9 garraio enpresak ziren, 9 ostalaritza eta jatetxe enpresak ziren, 4 informazio eta komunikazio enpresak ziren, 8 finantziazio enpresak ziren, 25 higiezinen enpresak ziren, 17 zerbitzu enpresak ziren, 23 administrazio publikoko enpresak ziren eta 7 «beste zerbitzu jarduera batzuk» multzoan sailkatutako enpresak ziren.[7]

2009an zeuden norbanakoentzako 56 zerbitzu publikoetatik, 1 jendarmeria zen, 1 posta bulegoa, 5 banku bulegoak, 3 ibilgailuen konpontzeko eta nekazaritza tresnetako lantokiak, 2 autoeskolak, 9 igeltseroak, 6 margolariak, 5 argiketariak, 6 eraikuntza enpresak, 3 ile apaindegiak, 2 albaitariak, 3 jatetxeak, 9 higiezinen agentziak eta 1 apaindegia.[8]

2009an zeuden 16 establezimendu komertzialetatik, 1 supermerkatu zen, 1 brikolaje denda handia zen, 2 okindegiak, 1 harategi zen, 1 arraindegi zen, 1 liburu denda zen, 4 arropa dendak, 1 zapata-denda zen, 1 elektrotresna denda zen, 1 altzari denda zen, 1 bitxi-denda zen eta 1 lore-denda zen.[9]

2000. urtean la Guingueta d'Ix udalerrian 8 nekazaritza-ustiategi zeuden.

Hezkuntza eta osasun ekipamenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009an iraupen erdiko (jarraipen eta errehabilitazio) tratamenduetarako ospitale 1 eta botika 1 bat zegoen.

2009an haur-eskola 1 eta lehen-hezkuntzako eskola 1 zegoen. la Guingueta d'Ix udalerrian Bigarren Hezkuntzako ikastetxe bat zegoen 322 ikaslekin.

Gertuen dauden herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diagrama honek gertuen dauden herriak erakusten ditu.

Herri batzuen distantzia eta kokapen erlatiboa
Bourg-Madamela Guingueta d'Ix
Població amb 332 habitants (2000)Ur (3,2 km)
Població amb 623 habitants (2000)Enveig (3,7 km)
Població amb 1480 habitants (2000)Oceja (3,8 km)
Població amb 69 habitants (2000)Naüja (4,4 km)
Població amb 138 habitants (2000)Santa Llocaia (4,9 km)
Població amb 179 habitants (2000)Dorres (5,7 km)
Població amb 470 habitants (2000)Estavar (5,7 km)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: La Guingueta d'Ix Aldatu lotura Wikidatan