Arrotxapea zubia: berrikuspenen arteko aldeak
36. lerroa: | 36. lerroa: | ||
[[Kategoria:Iruñeko zubiak]] |
[[Kategoria:Iruñeko zubiak]] |
||
[[Kategoria:Argaren Ibai Parkea]] |
|||
[[Kategoria:Arrotxapea]] |
[[Kategoria:Arrotxapea]] |
17:54, 13 urria 2012ko berrikusketa
Arrotxapea zubia Curtidores zubia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Nafarroa Garaia eta Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′11″N 1°38′55″W / 42.81972°N 1.64868°W |
Arkitektura | |
Gurutzatzen du | Arga |
Arrotxapea zubia edo Curtidores zubia (gaztelaniaz Puente de la Rochapea edo Puente de los Curtidores) Nafarroako Iruñea hiriburuko zubi bat da. Arrotxapeako Errotazar kalea, eta Santo Domingo aldapa eta Curtidores aldaparen artean kokatua dago.
Arga ibaia zeharkatzen du, Arrotxapea eta Iruñeko Alde Zaharra elkarlotuz, izan ere gaur egun Arrotxapea auzotik zubia zeharkatu eta Iruñeko harresien oinpean dagoen Iruñeko harresietako igogailua hartu ezkero berehala Alde Zaharrera zuzen-zuzenean iristeko aukera dago.
Aldiz, igogailua eraiki aurretik hau ezinezkoa zen, Arrotxapea zubia iragan eta Alde Zaharrera iristeko bi aukera zeudelarik: bata, harresiaren behealdetik iragan eta Alde Zaharrera Curtidores aldapan gora joan eta Ate Berritik sartzea zen; bestea, Ronda pasealekua eta Santo Domingoko aldapatik gora joanez.
Historia
Erdi Arokoa zubia da, nahiz eta ondoren egin dizkioten aldaketa guztiek noiz eraiki zuten jakitea eragozten duten. Zubia zabaltzeko eta, hartara, ibilgailuak igarotzeko lanak egin zituzten. Edonola era, badirudi Arrotxapea auzoari lotuta sortu zutela eta XVIII. mendea baino lehenago jada zubia bazegoela egiaztatzen duten dokumentuak badaude. Garai batean, eskulangileek larruazalak zintzilik jartzen zituzten zubi honetan, eta horregatik iruindarrek beste Curtidores zubia izenez ere deitzen hasi zitzaizkion.
San Ferminak
San Fermin jaietan, zezenak Gaseko kortetatik zubia hau zeharkatuz Santo Domingoko kortetara eramaten dituzte (Santo Domingoko aldaparen hasieran), handik goizeko 8etan zezenak Iruñeko entzierroan ateratzen direlarik.
Kanpo loturak