Arezzo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
41. lerroa: 41. lerroa:


== Interes handiko lekuak ==
== Interes handiko lekuak ==
[[Fitxategi:Arezzo Piazza Grande.jpg|thumb|left|250px|Piazza Grande]]
[[Fitxategi:Arezzo-Santa Maria della Pieve.JPG|thumb|right|250px|Santa Maria della Pieve eliza]]
Hiri honetako leku interesgarrienak [[Piero della Francesca]]ren San Frantzisko Basilika, [[Vasari]]ren Plaza nagusiko birmoldaketa eta Erdi Aroko beste monumentu batzuk dira.
Arezzoko leku interesgarrienetako batzuk Santa Maria della Pieve eliza erromanikoa, San Donato katedral gotikoa, San Frantzisko Basilika (barnean [[Piero della Francesca]]ren ''Gurutzearen Kondaira'' margolana duena), [[Vasari]]k eraberritutako Plaza nagusia (''Piazza Grande'') eta [[Erdi Aro]]ko beste monumentu batzuk dira.


== Auzoak ==
== Auzoak ==

18:33, 9 abendua 2012ko berrikusketa

Txantiloi:Italiako udalerri infotaula Arezzo Italia erdialdeko Toskana eskualdeko hiria da, izen bereko probintziaren hiriburua. Erromatik 215 kilometrora eta Florentziatik 75 kilometrora dago. 2011n 100.645 biztanle zituen[1].

Hiria Arno ibaiaren hurbileko muino batean dago.

Historia

K. a. IX. menderako etruriar kokalekua izan zen, eta geroago erromatar kolonia arrakastatsua bilakatu zen (Arretium). Erromatarren garaian gotorlekua eta metala zein zeramika ekoizteko gune garrantzitsua izan zen, eta soldadu talde iraunkorra zeukan.

Erromatar Inperioa desagertu eta gero krisialdi handia izan zuen eta, neurri batean, jendegabetu zen. 1000. urtetik aurrera, ordea, garrantzia hartu zuen, berriz ere, zentro kultural eta apezpikutegi gisa. Gibelinoa zenez gero, XIII. mendearen bigarren erdian Florentzia eta Toskanako beste hiri guelfoen aurka borrokatu zen[2]. 1384an Florentziak menperatu zuen eta XVI. mendean independentzia lortu zuen. Geroago Florentziako Medicitarrek berriz mendean hartu zuten. Azkenean, 1860an Italiako parte izatera pasatu zen.

Bigarren Mundu Gerran nahiko hondatuta geratu zen.

Interes handiko lekuak

Santa Maria della Pieve eliza

Arezzoko leku interesgarrienetako batzuk Santa Maria della Pieve eliza erromanikoa, San Donato katedral gotikoa, San Frantzisko Basilika (barnean Piero della Francescaren Gurutzearen Kondaira margolana duena), Vasarik eraberritutako Plaza nagusia (Piazza Grande) eta Erdi Aroko beste monumentu batzuk dira.

Auzoak

Hauek dira Arezzoko auzoak: Agazzi, Antria, Bagnoro, Battifolle, Ceciliano, Chiani, Chiassa Superiore, Cincelli, Frassineto, Gaville, Giovi, Gragnone, Il Matto, Indicatore, La Pace, Le Poggiola, Meliciano, Molinelli, Molin Nuovo, Monte Sopra Rondine, Montione, Mugliano, Olmo, Ottavo, Palazzo del Pero, Patrignone, Pomaio, Ponte a Chiani, Ponte alla Chiassa, Pieve a Quarto, Ponte Buriano, Poti, Pratantico, Puglia, Policiano, Quarata, Rigutino, Ripa di Olmo, Rondine, Ruscello, San Firenze, San Giuliano, San Leo, San Polo, Santa Firmina, Santa Maria alla Rassinata, Sant'Andrea a Pigli, San Zeno, Sargiano, Staggiano, Stoppe d'Arca, Tregozzano, Venere, Vitiano.

Klima

    Datu klimatikoak (Arezzo)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17.4 22.0 24.4 27.0 30.4 35.2 40.3 39.2 34.4 30.0 22.6 18.0 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.1 10.7 14.0 16.8 22.3 26.1 30.0 30.2 25.4 19.4 13.1 9.5 18.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.5 5.6 8.1 10.7 15.4 18.9 22.0 22.1 18.2 13.5 8.2 5.2 12.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.0 0.5 2.2 4.7 8.5 11.6 13.9 14.1 11.1 7.6 3.3 1.0 6.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -20.2 -20.0 -8.7 -4.0 -0.5 3.6 4.8 5.8 0.5 -3.2 -8.0 -15.0 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 46.6 51.3 58.7 75.5 72.8 56.9 41.2 44.7 81.1 95.5 106.6 70.6 801.5
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 6.9 6.8 6.9 9.4 9.0 6.9 3.8 4.8 6.6 8.3 9.0 7.6 86
Iturria: Servizio Meteorologico [3]

Herritar ezagunak

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arezzo