Piero della Francesca

Wikipedia, Entziklopedia askea
Piero della Francesca
Delle vite de' più eccellenti pittori, scultori, et architetti (1648) (14799608033).jpg
Bizitza
JaiotzaSansepolcro, 1415
Talde etnikoaItaliarra
HeriotzaSansepolcro1492ko urriaren 12a (76/77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Irakaslea(k)Antonio di Anghiari (en) Itzuli
Domenico Veneziano
Ikaslea(k)Luca Signorelli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta matematikaria
Lantokia(k)Arezzo
Ferrara
Florentzia
Monterchi
Perugia
Rimini
Erroma
Sansepolcro eta Urbino
Lan nabarmenakMadonna di Senigallia (en) Itzuli
The Resurrection (en) Itzuli
Madonna del Parto (en) Itzuli
MugimenduaEarly Renaissance (en) Itzuli
Genero artistikoamargolaritza erlijiosoa

Discogs: 2749778 Edit the value on Wikidata

Piero della Francesca (Sansepolcro, c.1415ib., 1492ko urriaren 12a) goiz Pizkundeko margolaria izan zen. Giorgio Vasariren arabera, matematikaria ere zen. Egun, artea estimatzen zaio batik bat. Margolanetan, forma geometrikoak eta perspektiba ditu ezaugarri nagusiak, humanismo barearen ukituarekin. Bere lanik ospetsuena, Toscanako Arezzo hirian dagoen Gurutzearen egiazko istorioa-ri buruzko freskoen multzoa da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1439an Domenico Venezianorekin aritu zen lanean Florentziako Santa Maria Nuova erietxean. Han Donatelloren eta Luca della Robbiaren irudigintza, Brunelleschiren arkitektura eta Masaccio eta Fra Angelicoren pintura aztertu zituen. Bere sorterrian (1445-1462, Miserikordiaren poliptikoa; 1462, Bezpizkundea), Arezzon (bertan dago haren maisu obra, Gurutzearen egiazko istorioa pintura sail osoa, 1452-1466), Ferraran, Erroman, Urbinon (Bramante izan zuen ikasle) eta Riminin egin zuen lan. Oso ezaguna da Federico da Montefeltro, Urbinoko dukeari egin zion erretratua.

Azken urteetan perspektibari eta geometriari buruzko obrak idatzi zituen: De Prospectiva pingendi («Perspektiba pinturan») eta De quinque corporibus regularibus («Bost gorputz erregularrei buruz»). Italiako Errenazimentuko artistarik handienetakoa izan zen.

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ambox notice.png Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Piero della Francesca Aldatu lotura Wikidatan