Atrio (arkitektura): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t r2.7.2) (robota Erantsia: be:Атрый
17. lerroa: 17. lerroa:


[[ar:أتريوم]]
[[ar:أتريوم]]
[[be:Атрый]]
[[bg:Атриум]]
[[bg:Атриум]]
[[ca:Atri (pati)]]
[[ca:Atri (pati)]]

20:20, 5 martxoa 2013ko berrikusketa

Vatikanoko San Petri basilika primitiboaren oinplanoa, Konstantino I.a Handiaren garaian diseinatu zen bezala, IV. mendean. Ikusi elizpea elizaren oinean, mendebaldeko sarreran.
Artikulu hau sarbideari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Atari (argipena)».

Atari, ataurre edo atarte baserri, eliza eta etxe baten sarbidea da, nahiz eraikuntzaren barnean, nahiz kanpoan[1].

Arkitekturari dagokionez, ataria, etxeen kasuan, Antzinako Erromako domusetan edo elizpea, garai horretako tenpluetan, hauen patio nagusia zen. Hortik, arte paleokristaura pasa zen, eta, ondoren, Erdi Aroko arte kristaura. Eliza kristauei dagokienez, elizaren oinean zegoen arkupetutako patio bat zen, eta elizara bertara sartzeko balio zuena. Iturri bat eta ataripe bat izaten zuen, eta edonor sar zitekeen bertan. Gaur egun, eliza askok mantentzen dute atari edo elizpe bat euren sarreran, bere forma oso ezberdina den arren, baina, orokorrean, zutabe eta kateekin adierazia egoten da, toki sakratua baita.

Atari edo elizpearen funtzioa Espainia Berrian

Espainia Berrian, ataria edo elizpea, konponbide arkitektoniko berezi bat izan zen, 1521etik aurrerako Konkista Izpiritualaren beharrengatik. Ebanjelizatu beharreko indigena mordoa zela eta, fraide eskaleek, elizpearen gunea, nabearen hedapen gisa erabili zuten, kapera irekiak aldarealde bezala erabiliz. Gainera, indiarren herrietan, bizitza izpiritualaren erdiko gunea izan zen, lanbide ezberdinei buruzko klaseak eta mendebaldeko bizimodu berriari buruzkoak ere eman ziren tokiak ere izan zirelarik.

Ataria edo elizpearen funtzioa Euskal Herrian

Euskal Herriko atari edo apirikuak bilera politikoak eta bestelako batzarrak egiteko erabili izan dira, bereziki elizateetan (hortik izena)[2].

Erreferentziak